Gaurko saioan Mikel Oribe eta Amaia Urrejola sexologoak lumofobia( plumofobia) izan dute mintzagai. Gure gizartean badira lumofofia dutenak, hau da, jarrera femeninoa duten gayak kritikatzen dituztenak. Jarrera femenino horiek ahultasun moduan ulertzen dituzte; femeninoa den guztia gutxiesten dute, maskulinitatea goratuz. Eta ez du sexu gustuekin zer ikusirik; jarrera femeninoak kritikatzearekin […]
Hamalau saio eta ehun lekuko baino gehiagoren testigantza jasotzea aurreikusten ditu Cabacas auziko epaiketan. Sei ertzain epaituko dituzte. Akusazio partikularrak ertzainei leporatzen die Iñigo Cabacas zuhurtziagabekeriaz hiltzea. Fiskaltzak, berriz, absoluzioa eskatu du. Cabasen heriotzatik sei urte eta erdi igaro direnean hasiko da epaiketa. Iñigo Cabacas 2012ko apirilaren 5ean zauritu zuen […]
Urriak 20 Miramar Jauregian, Emigrados Sin Fronteras, Garabide, Bagera eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako Zubideiak gizarte elkarrizketa burutuko da. Gaurkoa Jasone Mendizabalek Zubideiak ekimenaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Gizarteak aldaketa asko izan ditu azken hamarkadetan, inoiz baino anitzagoa da gure herria, inoiz baino hizkuntza gehiago entzun ditzakegu gure kaleetan, 100 baino […]
‘Astelehen Buruzuria’ kontzertu akustikoen zikloak Amorante, MICE, Petti Zuriñe eta Fran –Hesian,Mikel Urdangarin, Nizuri Tazuneri gonbidatuko ditu urrian eta azaroan. Astelehenean abituko dira kontzertuak Bilbon Euskaltzaindiaren aretoan Amoranterekin. Bigarren urtean gainera zikloa Donostian ere emango da, asteartetan. Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzak sei kontzertu akustiko hartuko ditu udazkenean, euskal musika sustatzeko helburuarekin. […]
Minerva aldizkariaren bigarren zenbakia gaur aurkeztuko dute Solokoetxen kokatuta dagoen Erredazkioan. Oraingo honetan, Juan Luis Zabala kazetari eta idazleak “Idazlea futbolariari galdezka Ramon Saizarbitoria eta Asier Illarramendi solasean” erreportajea idatzi eta Josune Urrutia artistak testuari ilustrazioak gehitu dizkio. Azken hau izan da gurean, Ramon Saizarbitoriak Asier Illarramendiri eginiko elkarrizketaren nondik […]
Iñigo Cabacasen heriotzaren epaiketa hasiko da astelehenean, urriaren 15ean. Bere heriotzatik sei urte eta erdi pasa direnean, 6 ertzain izango dira akusatuen aulkian, agindua eman zuen ertzaina ez, ordea. Orain arteko bidea luzea izan da. Urte hauetan ekimen eta hitzaldi mordoa egin dituzte senitarteko eta lagunek, eta jendearengana hurbildu dute […]
Ekialde hurbileko gakoak irrati tartean Iñaki Urrestarazu Siriako azken gertakizunez aritu da, batik bat terroristen azken gotorlekua den Idlib probintziaz eta Israel jokatzen ari den rolaz. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181010_Zer%20gertatzen_ekialde%20_hurbilean%2007.mp3 Deskargatu hemen.
Imanol Uriak finalaurrekoetarako txartela lortu du zuen Gernikan. Lizeo Antzokia bertsozalez bete zen udagoieneko lehenengo kanporaketan. 200 bertsozaletik gora batu ziren Gernikan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren udagoieneko lehenengo kanporaketan. Potojorran Bertso eskolako lagunak bertan izan ziren eta bertsolariekin izandako solasaldiak ekarri dizkigute. Ariketa guztiak egin ostean, Imanol Uria Albizurik lortu du […]
Garabide elkarteak antolatzen duen Hizkuntza biziberritzeko estrategiak aditu ikastaroko lagunen bisita izan dugu Bilbo Hiria irratian. Hamabi hizkuntza gutxitutako hogei hiztun Euskal Herrian daude egunotan, Garabide elkarteak antolatutako ikastaro bat egiteko. Hizkuntza gutxitu gehienak arriskuan daude. Irailaren 24tik abenduaren 14ra bitartean luzatuko da ikastaroaren IV.edizioa eta munduko hizkuntza gutxitutako aktibistentzako […]
BAD jaialdia urriaren 17tik 28ra izango da, eta berriro ere bete egingo ditu dagoeneko ohikoak eta Bilboko eszena berriaren erreferente diren La FuNdicIOn, Campos Antzokia eta Pabiloi 6, eta baita beste espazio batzuk ere, BilbaoArte, Errekalde Aretoa eta Bulegoa Z/B. BADen hurrengo ediziorako aukeratu diren 21 konpainien artetik ia erdia […]
