Txikitan basoan izandako egonaldietan hazi zitzaion Juleni arbolekiko maitasuna eta beti hartzen du plazerra lertxundietan, Irus de Menan kasu. Bizkaiko Foru Aldundiak 55.000 baso hektarea. Horien kudeaketa egokiaren bitartez kontzientzia aldatu dezakegu eta erakutsi kalitateko egurra ekoitzi dezakegula, tokiko orekari eutsiz. Udaletatik ekin behar zaio ere bai, gizartea eta basoa […]
Gaurko saioan MG Banda izan da, Arratiako ska-reggae taldeak, MG Banda, lan berria plazaratu du “Hamelin” deiturikoa, laugarren lana du. Erika eta Biser batu zaizkigu. Azken lan honekin taldeak denboran zehar izan duen bilakaeraren berri eman nahi izan du, reggea oinarri, bide berriak landu dituzte. Ostegunean Bilboko kafe Antzokian aurkeztuko […]
Osasun atalean Oier Gorasabel batu zaigu ikasturte honetan. Gaurko osasun aseguruen inguruan mintzatu zaigu. Osasun aseguruan abantaila eta desabantailen ingurukoak hausnartzeko aukera izan dugu. Askotan entzun izan da, aseguruekin lan egiteak tratamenduen kalitatea jaisten duelakoan; gai interesgarria da hau, denok baitugu osasun aseguru publiko edo pribaturen bat, eta hauek ematen […]
Nekatu naiz bidea bakarrik egiten ….horrela hasten da Etxeren disko berria, intentzioak nabarmen erakusten dizkigu lehenego kantuan.Etxe musikariak ‘Supernova’ diskoa aurkezten dabil egun hauetan . Zazpi abestiz osatutako lanaz aritu da saioan. Estudioko seigarren lana du. Eztanda egin eta izan berri bat bezala “supernova” lanean bildutako kantuak ondu ditu. Bilboko […]
“Zine ikusezina”, film sozialei buruzko jaialdiak aurten 10 urte beteko ditu, Urriaren 18-25 ospatuko da, Azkuna Zentroko Golem zinemetan izango du egoitza nagusia. Guztira 879 film jaso ddituzte, horietatik %34a emakumeek zuzendutakoak dira.Gainera 24 film euskeraz egin dira.Munduko 71 herrialde desberdinetatik heldu dira. Gaurkoan laburmetraiak eskainiko dituzte FNCen, guzti honen […]
Gaurkoan pentsiodunak beste behin kalera atera dira, duela zortzi hilabete abiatutako protestak jarraipena izan dute Nagusien Nazioarteko egun honetan. Aldarrikapen argiak dituzte , Europar Gutun Sozialaren aholkuei jarraituz, gutxienez 1080 euroko pentsioa genero bereizkeriarik gabe; KPIa errealaren araberako igoera, legez bermatu. Pentsio duina eragozten duten Lan eta Pentsio erreformen indargabetzea. […]
Sei urte igaro dira 2012ko apirilaren 5ean Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota batek Iñigo Cabacas buruan jo eta larriki zauritu zuela. Bost egunera zendu zen, zauri horien ondorioz. Auziaren instrukzioa luzea eta korapilatsua izan da. Urriaren 15ean abiatuko da sei ertzain epaituko dituen epaiketa. Cabacas auzian justizia egin dadila eskatzeko manifestua […]
Gaur urtebete pasatu da Kataluniako erreferendumetik. Urtebete “Nahi duzu Katalunia estatu independente izatea errepublika gisa?” galdera egin zenetik. Bertan, 2 milioi lagunek eman zuten botoa eta emaitzen %90a baiezkoa izan zen. Erreferenduma saihesteko agindupean, poliziak eta guardia zibilak 850 zauritutik gora utzi zituzten, eta horrek bere oihartzuna izan zuen nazioarteko hedabideetan. […]
Irailaren 23tik, ehun migratzaile inguru babesa eta laguntza jasotzen ari dira Deustuko Erriberan. Deustuko Erriberako Bizinahi gune autogestionatuan daude. Ongi Etorri Errefuxiatuen harrera auzoen dinamikaren baitako ekintza izan zen.Egun horretan bertan, kotxe karabana egin zuten Atxuritik Deustuko erriberara. Karabana lekualdatzea gauzatzeko eta pertsona hauen oinarrizko beharrak asetu ditzatela eskatzeko […]
Zinemira sailean atzo Gure Oroitzapenak film kolektiboaren estreinaldia izan zen. Hamabi zinemagilek ekoiztetxearen ekoizpenarekin, Joseba Sarrionandiaren unibertsoa zinemara eraman dute. “Gure oroitzapenak” lan kolektiboan parte hartu duten hamabi zuzendariak estreinaldian izan ziren, bertan izan ginen, Carlos Quintela, Mireia Gabilondo, Oscar Alegria, Özcan Alper eta Maider Oleagarekin berba egin genuen. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180928_GureOroitzapenak_estrenaldia.mp3 Deskargatu […]
