Futbola eta zientzia harremanetan jarri dituzte EHUk Bizkaia Aretoan antolatu dituen Futbola, zientzia laborategia jardunaldietan.  Urriaren 1ean hasi eta azaroaren 21era arte bi arlo hauek, itxuraz desbedinek, duten harremana aztertuko dute.Orain arte egindako hitzaldietan jorratutako gaiak anitzak izan dira; Jose Manuel Lopez Nicolasek azken Munduko Txapelketan Espainiako selekzioa kanporatuta utzi […]

Gaurko saioan Solomon Burke soul eta country kantari aitzindariaren “Everybody needs somebody to love” kantua izan dugu hizpide. Rock and Roll Hall of Fame museo ospetsuko kide eta Grammy Saria ere irabazia zuen. Hainbat musika mota jorratu zituen: blues, soul edota gospela.1964 urtean grabatu zuen kantua. Sortzaileak aipatu bezala kantuaren […]

Gaurko irrati tartean pornografia izan dugu mintzagai Mikel Oribe Sexologoarekin. Puntu batzuk argitu dizkigu;  Pornografia, oro har, fikzioa da. Gainerako filmetan bezala, editatuta dago. Ez da errealitatearen adierazgarri, fantasia baizik. Hainbat pornografia mota dago, zenbait aurkitzeko zailak diren arren.  Pornografia gure edo besteen fantasiaz gozatzeko eginda dago, ez sexu heziketarako. […]

Larunbatean Feministon Herria egunarekin bukatu dira Emakumeen mundu martxaren nazioarteko topaketak. Nazioarteko Idazkaritza berria aurkeztu dute. “Denak libre izan arte” lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du Emakumeen Mundu Martxak. Aipamen berezia egin diete bertan egoterik izan ez dutenei: “emakume presoei, errefuxiatuei, etxeko langile…” Goizetik hasita, egun osoko egitaraua antolatu dute Feministon […]

Nafarroako Gobernuari Lan Banaketa politikak egitea eskatu dio Parlamentuak. Japonia, jarraitu behar ez dugun eredu txarra aztergai. Zor publikoa Nafarroan, antzinako erregimenaren opari kutsatua. Gaia hauek aztertu dituzte Jon Bernat Zubiri eta Endika Alabort Amundarain ekonomialariak. Koiuntura : Lan guztiak banatzearen beharra adierazi du Nafarroako Parlamentuak Komunitatearen egoerari buruzko eztabaidan, […]

Hirian gabiltzala, toki baterantza, ibili, eta semaforoa gorri, jira alde batera eta segi ibiltzen, helburutik urruntzen, eta hurrengo guruzbidean, etena topaz gero, beste alde batera egin, eta bidean topatzen duzun objektu deigarri horri erreparatu, landara eder horretara hurbildu, usaindu, eta paretik pasako den lehengoari galdetu, zein da landare hau? Horrela […]

Bilbo Hiria irratiak berrikitan zabaldu duen iritzien tartera beste aditu bat heldu zaigu. Xabier Amurizak, hilean behingo maiztasunean, bere lorratza utziko du, euskarari eta euskal kulturari berez doazkion gaiei buruz hitz eginez. Saio honetan, Xabierrek berak atera berria duen Neska bat leku inposiblean eleberria oinarri harturik, 70eko urteen bueltan Zamorako […]

Gaurko irrati tartean Hezkuntza ereduak izan ditugu gogoeta gai Xamarrekin. Kataluniako eskoletan murgiltze eredua erabiltzen dute, urteetan arrakasta izan duena. Kataluniako murgiltze eredua (irakasgai guztiak katalanez, gaztelaniaren eta atzerriko beste hizkuntza baten irakasgaiak izan ezik) 1983an aplikatu zuten lehenengo aldiz, Bartzelonako Santa Coloma de Gramenet hiriko hemeretzi eskola publikotan. 1992tik […]