Gaurko saioa Ekainak 28 sexu aniztasunerako eguna izan dugu mintzagai, Mikel Oribe eta Amaia Urrejolarekin, lehenengo egun honen hasierara joan gara. 1969ko ekainaren 28a, larunbata. Kaleko jantzitako zazpi polizia eta uniformatutako beste bat Stonewall tabernara sartu dira, New Yorkeko Greenwich Village auzoan, 7 urteko gazte bati sekulako bultzada eman zioten […]
Haurren kontrako sexu indarkeriaren aurrean inpunitaterik ez lelopean, manifestaziora deitu du Haurren Kontrako Indarkeriarik Ez plataformak iganderako. Algortan egingo dute protesta, eta 13:00etan abiatuko da, Telletxe plazatik. Indarkeria matxista hau ikustarazteko unea ere iritzi dela aldarrikatu dute eta datuak ere mahai gainean jarri dituzte. Honen inguruan berba egiteko Josebe Iturriotz […]
Gaurko saioan bi gaia izan dituzte hizpide Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Reyk. ESK sindikatuko kongresuan landutako bi ponentzia ekarri dizkigute. Euskal Herri penintsularraren egoera ekonomikoa Errezesio Handiaren garaian eta esplotazio kapitalista eredu berriak. Esplotazioa, kapitalismoaren izaeraren bilakaera garaikidea aztertu dute. Soldaten beherakada eta esplotazioaren aurpegi berri eta […]
Gauza on guztiek akabera behar omen, eta gure POTTO saioarenak ere egin du (ikasturte honetan, behintzat). Hauxe saioa duzue 2017-18 ikasturteak duen azkena, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak opor-egunak eta atsedena behar dute, eta urrian bueltatuko dira mikrofonoetatik uhinak bertso-kantuekin astintzera. Azken saio honetan, ekainaren 9an, Saran jokatu eta Gorka […]
Gaurkoan Handicap taldea ezagutzeko aukera izan dugu, Itxaropena elkartearen inguruan sortutako proiektua dugu. Itxaropena elkartea Gasteizen kokatuta dago eta ikusmen urriko pertsonekin lan egiten dute, hainbat proiektu dituzte martxan. Taldeko bateria joleak, Jon Larrañagak kontatu digu taldearen ibilbidea. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180621_Handicap_taldea.mp3 Deskargatu hemen.
Aste honetako Argiaren errepasoa egin dugu ostegunero bezala, Lander Arbelaitzekin batera. Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko Iruñean izandako manifestazioa eraman dute azalera gai nagusi bezala. Peio Zubiriak Kanadan marihuana legalizazioaren inguruko erreportajea ekarri digu eta bukatzeko Usopop jaialdiaren 10 edizioaren inguruan jardun dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180621_Argia_lander.mp3 Deskargatu hemen.
Mugarik Gabek argitaratu duen “Hedabideen papera indarkeria matxisten aurrean, Informazioa ala desinformazioa? ” ikerketa lana aurkeztu du. 5 hilabetetan zehar idatzizko 5 hedabide aztertu eta gero ikerketa bat argitaratu dute Mugarik gabe eta Pikara Magazinak, gaur kazetariekin batera ikerketa aurkeztu eta konpartitu dute. Komunikabideek egindako praktika onak azaldu, eta hedabideentzako […]
Gaur Errefuxiatu eta Migratzaileen Nazioarteko Eguna da. Ongi etorri errefuxiatuak eta Mugak zabalduz karabanak prentsaurrean agertu dira. Ongi etorri errefuxiatuak errefuxiatu eta migratuen eguna izan beharko litzatekeela salatu du. Europako migratzaile politiko jo puntuan jarri ditu. Bestetik Mugak Zabalduz karabanak egingo duen ibilbidea aurkeztu dute. Italian “politika xenofobo erailtzaileak eta […]
Supermerkatura joateko aholkuak eman dizkigu gaurkoan Naiak. Supermerkatuko apaletan ehunka eduki ditugu eta planifikatzen ez badugu jaki ez osasungarriak erosteko arriskua dugu. Horregatik supermerkatura joan aurretik planifikazioa egin behar da. Etxean zerrenda egitea garrantzitsua da. Kontutan izan behar dugu eta marketin handia dago. https://bilbohiria.com/docs2/2018/osasuna/On%20ekin08_supermerkatuan%20erosketak.mp3 Deskargatu hemen.
CEAR-Euskadi errefuxiatuei laguntza emateko batzordeak ohartarazi duenez, Euskal Autonomia Erkidegoan migratzaileak hartzeko 463 plaza daude eta denak beteta edo emanda daude jada. Hori dela eta, migratzaileak hartzeko sistema handitzea premiazkoa dela esan d. Aquaris ontzira begira jarri bagara ere egunero milaka pertsona behartu dago ihes egitera, Mediterranoa gutzatuz. Naiara Gutierrez […]
