Hainbat eragile sozial Sabin etxe aurreak kontzentrazioa egin dute EAJtak Alderdi Popularrarekin adostu dituen aurrekontuak salatzeko. Lurrean zerraldo odolez tindatuta agertu dira, ekintzarekin aurrekontuak dakartzatena irudikatu nahi izan dute, Gerrarako diru gehiago, txikizioa eta murrizketak ekarriko dituela salatu dute, guzti horren erantzule EAJ alderdia egin dute. Luis Garcia AHT elkarlana […]
Lurrek urari bedurra dio. Txangoa dute. Piszinara joango dira baina Lurri ez zaio plana gustatzen… zergaitik ote? https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/32-gaurezdagoeskolarik-olatzekezdupistinarajoannahi.mp3 Deskargatu hemen.
ACT JAIALDIA maiatzaren 30etik ekainaren 2a bitarte ospatuko da Bilbo eta Barakaldon. Lau egunez mundu osotik etorritako hamabost eszena-lan inguru; ikastaroak eta artisten, programatzaileen eta ikusleen arteko topaketak izango ditugu. 15garren edizioa da aurtengo Joseba Lazkanorekin jaialdiaren zuzendariarekin erronkak eta datorrenaz berba egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180525_ACT%20jaialdia.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur aurkeztu dituzte Bilbon Enaden Begiak Jardunaldi ekologistak. Ea herrian egingo dira, ekainak 2 eta 3an. Jardunaldi ekologista hauek memoria historikoa landu eta indarren bilgune izatea nahi dute antolatzaileek. Eako udalak antolatu ditu Enaden Begiak Fundazioa, Bizi Sare, Euskal Kostalde Ez Nuklearreko komisioa, Alternatiben herria eta bestelako elkarte ekologista eta […]
Gaurko saioan Endika Alabort Amundarin eta Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariak Espainiar Erresumako aurrekontu orokorrak aztertu dituzte. Dirua nola esleitzen da? Euskal Herri penintsular honetan, zelako eragina izango dute? Aurrekontuen datu batzuk aztertu dituzte esaterako, Gobernuak aurrekontuaren %5,13 errepresiora dedikatzen diola, hezkuntzara, aldiz, %0,72; kultura arlora %0,25; osasun arlora %1,3 […]
Bilbo Zaharreko hainbat tokitan egingo den Hirian jaialdi urbanoa larunbatean egingo da, eta ondoko taldeek parte hartuko dute, besteak beste: Aneguria, Audience, Hidrogenesse, Javiera Mena, Josele Santiago, Ladilla Rusa, La Prohibida, Los Paralíticos del Ritmo, Mueveloreina, Mujeres, Nathy Peluso, Pional, The Excitements eta Trajano!. Ekimena Bilbao BBK Live jaialdiak antolatu du. Aurtengoa […]
Bizkaiko txapelketak Areatzan eta Erandion izan dituen saioak aztertu dituzte Ane Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak. Bai, ondo irakurri duzue; abizena mantendu dugu, baina gaurkoan Josuk ezin izan du etorri eta Ane aritu da soinu-teknikari. Areatzan zapatuan izan zen kanporaketan Ander Ucelayk eskuratu zuen punturik gehien eta domekako saioan, Erandion, Julen […]
Ekainaren 10ean Gure Esku Dagok giza katea antolatu du Bilbo, Gasteiz eta Donostia lotzeko. Giza Katearen baitan Kataluniari elkartasuna adierazteko “elkartasun kilometroa”, kilometro berezia egingo dute Bilbon. 122. kilometroa izango da “elkartasun kilometroa” izena jarri dioten kilometro berezia. Bilbon bertan izango da, Eliptika plazaren inguruan. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180524_GEDkatalunia.mp3 Deskargatu hemen
Bihar Gerraren Aurkako Emakumeen Nazioarteko eguna gogoratuko du Euskal Herriko mugimendu feministak. 1982. urtean, NATO-ren kontra emakumeek burututako borroken oroimenean, Bakea eta Armagabetzearen aldeko Emakumeon Nazioarteko Eguna ospatzen hasi zen, bereziki, Greenham Common-en egindako protesta eta ekintzetan parte hartutako emakumeen memorian. Mobilizazio hauekin argi utzi nahi dute gerrak kolonialistak, arraziztak […]
Zarautz literaturearen erdigune bihurtuko datorren ostegunetik igandera bitartea. Literaturia bueltan da eta oraingoan ere betiko espirituari eutsi deutso: euskal idazle, argitaletxe eta irakurle gazte zein helduen topagune izatea, eta literaturaz gozatzeko askotariko aukerak eskaintzea: narrazioak, ipuinak, antzerkia, komikia, musika, marraskatzea, gogoeta…Ana Galarragak hamargarren edizio honek eskainiko duena laburbildu digu. Tomiris. […]
