Gaurkoan Ander Cornejo kolaboratzaileak Azkuna zentroak haurrentzat eskaintzen dituen tailerrak izan ditu mintzagai. Koldo Elorrieta Azkuna zentroko tailerren koordinatzailea batu da irratiari. Lehenengoz haurrentzako yoga tailerrak antolatu dituzte. Haurrentzako yoga oso egokia da haurrek beren gorputza ezagutu, eta jarrera aldetik ohitura onak har ditzaten. Ariketa hauen bidez arnasa hartzen eta […]

Gizarte bazterketaren aurka lan egiten du La posada de los Abrazos elkarteak. Bilboko Gimnasioa kalean kokatuta duten etxean bista egin dugu, bertatik bertara egiten duten lana ezagutzeko. Elkartea 2003an sortu zen. Etxebizitzarik gabeko pertsonak artatzen zituzten bi langileen ekimena izan zen. Bilboko San Frantzisko auzoan alokatutako bi etxebizitzekin hasi zen […]

Gaurkoan zinez jardun dugu, Iratxe Fresneda laguna batu baitzaigu saiora. EHUko irakaslea eta kazetaria da Iratxe, eta duela urtebete Irrintziaren oihartzuna bere lehen dokumentala aurkeztu zuen Donostian, Zinemaldiko Zinemira sailean. Mirentxu Loyarte zinegilearen figuraren eta ekoizpenaren inguruko lana da. Urte bete honetan ibilbide oparoa egin du dokumentalak eta bihar film […]

1

40 talde ekologistek eta arloko hainbat elkarte eta enpresek osatutako plataformak, bertako basoaren berreskuratzearen alde lan egiteko proposamena aurkeztu du gaur “Kolore Guztietako Basoak” izenpean. Proposamen honek EHUko 3 departamenturen babesa jaso du, baita kultura zein akademia arloko 50 pertsona baino gehiagorena ere. Proposamen honen bitartez zera eskatzen diote Bizkaiko […]

Noizbait pentsatu al duzu nagusitzen zarenean, zer-nola biziko zaren? Bizkaiko Foru Aldundiak, ETBk, BBK Fundazioak eta Gizadiberrik ‘¿ a donde vamos?’ film dokumentalaren   eskainiko dute gaur Barakaldoko Clara Campoamor Kean. “¿A dónde vamos?” adin guztietako jendearentzat da, eta galdera honek sortutako jakin-minaren ondorioa da: zerekin egongo dugu topo nagusi […]

Errusiako iraultzaren 100. urteurrena ospatzeko edo horren aitzakian  Mahatserri Kultur Elkarteak eta Pa…Ya konpartsak aste honetarako hainbat hitzaldi eta ekimen prestatu dituzte. Auzoviet 1917+100 ekimenaren astea  atzo hasi zen Otxarkoagako auzoan. Pa…Ya Konpartsak, Mahatserri Kultur Elkartearekin bat, hainbat ekitaldi prestatu dituzte aste honetarako. Gaur esaterako Bihar, ‘Marxtitzena’, berriz, Nazioa eta […]

Bi lagun aurrez aurre. Bata ardotan aditua, bestea burtsako artekaria. Afari primerakoa, ardo bikainak, konpainia ezin hobea… Baina nahikoa ez nonbait, eta hor hasi dira, ea nork handiagoa. Apustua, jakina. (Xerezaderen Artxiboa blogetik ekarria). https://bilbohiria.com/docs2/2017/xerezade/170922xerezade_dastaketa.mp3 Deskargatu hemen.

Galdakao soinu bitxiz beteko da datorren urriaren 27an eta 28an, daborduko Musika Bizian Jaialdiaren ,Estaturik gabeko Herrialdeen arteko IV. Musika Jaialdia, laugarren edizioa izango dan honetan. Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak antolatu duen jaialdiak kontzertu bi jasoko ditu barikuan, urriaren 27an, eta beste hiru zapatuan, 28an, gaueko 21:30etik aurrera, Iturrondo […]

Bilboko Atxuriko tren geltoki alboan dago Hika Ateneoa.20 urte betetzen ditu aurten, 1997an ireki zituen ateak, gaurkoan hobeto ezagutzeko parada izango dugu, Asier Amezaga Hika ateneoko bazkidea izan da gurean. Hamaika ekimen antolatu dituzte 20 urte hauetan topaleku bilakatu da, eta Bilbo eraldatu eta berri honetan Hika ateneoa erreferentzia bilakatu […]