Euskarazko irrati kazetarien hitza eta hotsa garai zailetan 1956 1976 Irati Agirrezkuenagak argitaratutako liburua izan dugu mintzagai. Irati batu zaigu saiora eta euskarazko irratigintzaren hastapenetan aurkitutakoa azaldu digu. Liburua jasotakoa tesiaren laburpena edo moldaketa d. Herri irratiaren lana nabarmendu du eta batez ere Loiolako Herri Irratia garrantzitsua izan zen, harekin […]
Astero Ander Cornejo kazetariak gai bat ekartzen digu Bilbo hiria irratiko uhinetara. Gaurkoan arraun mundura gerturatu gaitu, Asier Hernandez Zierbana Bahias de Bizkaiko arraunlariarekin mintzatuta. 2011an lortu zuen taldeak ACT ligan lehiatzea eta 2014ean maila igoera. Kontxako banderan seigarren postuan geratu ziren. Arraun munduaz eta aurtengo denboraldiaz mintzatu dira. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171004_ander_cornejo_arrauna.mp3 […]
Azkuna Zentroan izango da Dantzan Bilakako hamaikagarren edizioa, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak sormen koreografikorako ematen dituen laguntzen deialdiarekin sustatutako eta ADDEk (Euskal Herriko Dantzako Profesionalen Elkarteak) kudeatutako jarduera. Urriaren 5etik 8ra sormen koreografikoa oinarria duen jardunaldia izango da, aurkezpenak, hitzaldiak eta tailerrak. Berrikuntza gisa, DB2017 edizioan, parte […]
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ‘Mugarik gabeko aniztasuna gida’ aurkeztu dute gaur goizean. Hezitzaileentzako sortutako gida bildumaren bigarren ale honek helburu bikoitza du; batetik aniztasun funtzionalaren gaia gizarteratzea eta bestetik aisialdian dabiltzan hezitzaileentzako erreferentziazko euskarria izatea. Aurreiritzia albo batera utzita diskurtso berria jasotzen da gidan. Aniztasun funtzionalaz hitz […]
Gaurko saioan Niña Coyoteren bisita izan dugu. Usua batu zaigu piperpolisera. “Eate” diskoaren biran ia 100 kontzertu eman dituzte. Mexiko, EEBB, Japonia, Mosku.. asko izan dira bizitakoak eta horien inguruan berba egin dugu. Musikaz eta han eta hemen emandako kontzertuez. Azaroan Bartzelonan birako azken kontzertua emango dute, ondoren atsedenaldia egingo […]
Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendarien Handia film sarituarekin hasita, Donostiako Zinemaldiko sail ezberdinetan aurkeztutako 7 film izango dira guztira urriaren 2tik 8ra Bilboko Azkuna Zentroan. Atzo Handia filmaren aurre estreinaldia izan zen bertan. Aretoa goraino bete zen, zuzendari eta aktoreak pozik agertu ziren Donostian jaso izan duten harrera eta […]
Gaur goizeko 11etan , ELA, LAB, ESK, STEILAS, Hiru eta Etxalde sindikatuek lantokietan agerraldiak egin dituzte atseden tartean, herritar katalanei elkartasuna adierazteko, igandean Espainiar Gobernuak errepresio gogorra erabili baitzuen haien aurka, boto eskubide demokratikoa gauzatu nahi zutenean. Iluntzeko zazpietan, berriz, manifestazioak izango dira Hegoaldeko lau hiriburuetan.Bilbo Udaletxean ehunka lagun elkartu […]
Kataluniako erreferendumaren biharamunean Iñaki Barcena eta Josu Larrinaga batu zaizkigu. Atzo gertatutakoaren analisia egin digute. Katalan herriak, Generalitatekin koordinatuta, sekulako antolaketa eta heldutasun maila erakutsi du autodeterminazio erreferendum bat eratzeko orduan eta, gure gonbidatuen arabera, prozesuak ez du atzera bueltarik. Katalan herritarrek eta Espainiako Estatuaren arteko tentsioak gora egin du […]
Urriak bi astelehena, gaurkoa biolentziarik gabeko nazioarteko eguna da, eta egunkarietako azaletan irudi gogor eta bortitzekin esnatu gara, atzo Katalunian gertatutakoaren laburpen bat izan daiteke, Poliziaren oldarraldiak eta herritarrak bozkatzen, horiek dira munduko egunkari irakurrienetako azaletan ageri diren irudiak. Bi milioitik gora pertsonek bozkatu dute Kataluniako erreferendumean. Bartzelonatik, bertatik bertara, […]
“TrikiHarria” ahozko hausnarketa eta zuzeneko musika bateratzen dituen ekitaldia da. Iñaki Perurena eta Kepa Junkera dira protagonista. 41 urte harriarekin ibili eta gero, asko dauka Perurenak harriaren inguruan esateko. Gaia bere osotasunean hartuta, karga autobiografiko handia duen bakarrizketa bat prestatu du.Performance honetan, Leitzako harri-jasotzaileak harriaren inguruko zenbait kontu botako ditu […]
