Miss Karaoke antzezlanaren inguruan berba egin dugu gaurko saioan. Oier Guillan eta Iñaki Ziarrusta batu zaizkigu saiora.  Metrokoadroka eta Pez Limbo konpainiek egin dute, elkarlanean antzezlana, eta Iñaki Ziarrusta, Unai Lopez de Armentia, Marina Suarez eta Javier Fernandez dira aktoreak. Umorea, absurdoa eta performancea tartekatzen ditu emanaldiak. Identitatea nortasunaz hausnartzen […]

Euskal harria gogoan jardunaldiak ongietorri ekitaldiarekin abitu dira,  Andres Urrutia euskaltzainburua, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Xabier Monasterio Gabriel Aresti kultura elkarteko ordezkariak hartu dute hitza. https://bilbohiria.com/docs2/2017/bereziak/171010_aresti%20hasiera%20ekitaldia.mp3 Aitaren etxeko atea mundura ireki zigun bilbotar poeta solasaldia entzuteko aukera izan da,Xabier Kintana, euskaltzainaren eskutik, Iñaki Mendizabal, kazetariak gidatuta. https://bilbohiria.com/docs2/2017/bereziak/171010_Aresti%20Xabier%20Kintana.mp3 Mailu […]

Asteburuan gure irekizaleen jaia burutuko da Orion. Gure irekiak batzarren eta metodoen urteko jai eguna izango da. Open Space on Open Space (OSonOS), gune irekiei buruzko gune irekiak. Talde handien batzar luzeak egiteko metodo hau erabiltzen duten fazilitadoreak, sustatzaileak, gune irekizaleak, jende kuriosoa, enpresariak, zientzialariak, gizarte eragileak zein aktibistak, eta […]

Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Bilboko Topagunea eratu da Bilboko Udalaren ekimenez. 20 pertsonako lantaldeak etorkizunean Bilbo hirian bizikidetza lortzeko xedea duten udal-programak eta jarduketak proposatuko ditu, besteak beste. 20 pertsonak osatzen dute topagunea, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok, Alkatetzako ordezkari Gotzone Sagarduik eta Aitor Bilbaok, eta Bilboko Udalbatzan ordezkaritza duten talde politikoen […]

Ostegunean La bolsa udaltegian zazpi kaletan  LURRALDE FORUAK hitzaldia eskainiko du , Beñi Agirre , Nabarralde elkarteko kidea dugu. Foruen inguran mintzatuko da, eta lehenik Foru hitza azaldu digu. “Foru” hitza polisemikoa dela. Alegia, esanahi asko eta kontrajarriak ere adierazteko erabiltzen dela. Hortaz, «foru» adjektiboari laguntzen dion edozein substantiboz osatutako […]

Bizkaiko garraio publikoan txartel bakarra erabili ahal izateko manifestua aurkeztu dute gaur goizean hainbat elkartek. Aspaldiko eskaria da, baina, Bilboko auzo elkarteen federazioak 2009an Garaioaren liburu zuria egin zuenetik egoera aldatu bada ere, gaur egun Bizkaian ez dago tarifa bateraturik. Esaterako Bilbon bidaia bera egiteko lau tarifa ezberdin daude erabiltzen […]

Urteak irakasle eman eta gero, libreago dabil Itziar bilbotarra (Matiko aldekoa, zehatzago. Hitz egin digu ere umetako denbora hartaz). Eta denbora zati bat Sumendi elkartean ematen du. Bere ardura, besteak beste taldearen webguneko informazioa eguneratzea. Duela gutxi Eneko Landabururen hitzaldia proposatu digute. Lepo aretoa martitzen arratsalde baten San Frantzisko auzoko […]

“Osasunerako eskubidearen aurkako mehatxuak Euskadin. Desparekotasun sozialak eta osasun sistemaren pribatizazio-prozesuak” azterlanaren emaitza ezagutzera eman ditu Medicus mundi elkarteak. Azterketa  2014ko abendua eta 2016ko urria bitartean egin zuen OPIK Osasunaren Gizarte-baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari buruzko ikerketa-taldeak, medicusmundi Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa erakundeek eskatuta. Itziar Irazabalek eman dizkigu azterketaren xehetasunak. Eusko […]

Gaurkoa komikigintzaz jardungo dugu, emakumeak euskal komikian izenburupean bihar foru liburutegian Josune Muñozek hitzaldia eskainiko du. Badira urte batzuk komikia eta generoa lantzen dabiltzala, komikien irakurketa kritikoa egin izan du Muñozek.  Biharko hitzaldian Emakumea subjektu eta objektu giza aztertuko ditu. Komikigintzaren historia aztertu eta arakatuz gero, erraz ikusten da: gizonezkoek […]