ZUK atzo edo gaur, han edo hemen, guri edo zuri, horrela dio ZUK dokumentalaren kartelak. Gaur estreinatuko da golen zinemetan. Zinexit jaialdiaren zortzigarren edizioa burutzen ari da egun hauetan Bilbon, giza eskubideak oinarrian dituen jaialdia dugu. Gaurkoan saio bikoitza izango da.”A 15 metros de siria” laburmetraia ikusteko aukera izango da […]
“Hiri kristalezkoa” da Rafa Ruedaren azken lana. Gaur bertan irratian izan da lana aurkezten. Hamar kantu bildu ditu Rafa Ruedak lan berrian. Doinuok maketatzen ari zela, lagun bati erakutsi zizkion, eta hark hiriko kutsua zutela komentatu zion. Hori dela eta, hiriaren inguruan lan erabaki zuen: hamar abestiek hamar pertsonaien izen […]
Gaurkoan Ander Cornejo kolaboratzaileak Mailen Solaun kirolariarekin izandako solasaldia ekarri digu. Maialen Solaun laudioarrak 16 urte ditu eta duela hiru urte ikusmena galdu zuen bizikletan izandako istripu baten ondorioz. Goalball kirolak eman dio aurrera egiteko indarra. Goalball-a praktikatzen du eta Espainiako Selekzioarekin aritzeko hautatu dute. Gasteizeko Itxaropena taldeko erdilaria da. […]
Astero bi telesail izan ditugu hizpide, Ibaizabal saioan telesailen tartea ireki dugu Iskandar Hamawyrekin. Aste honetan bi izan dira komentatutako telesailak. Arrakasta handia izan duen “Stranger things” telesailaren gakoak ekarri dizkigu. 80ko hamarkada eskutik joan dira Netflixen proiektua hasi zenetik eta bigarren denboraldi honetan ez da harreman hori aldatuko. Urriaren […]
Gaur abiatu ditugu Bilbo Hiriaren Irrati gosariak, kafe Antzokitik zuzeneko saioa egin dugu. Gaurkoan Klima aldaketa izan dugu hizpide. Urteroko klimaren goi-bilera hasi zen astelehenean Bonnen, Alemanian, helburu nagusitzat 2015ean Parisen sinatutako akordioa martxan jartze izango da, 2018rako prest behar lukeen arau-liburua moduko batean jasota. Begi bistakoa dena ,klima aldaketa […]
Aste honetan be POTO saioaren grabazioa izan dugu; Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak aurreko astean izandako saio bikoitzak aletu dituzte, bi finalaurrekoak (Irunen, asteazkenarekin; eta Maulen, zapatuan, jokatutakoak). Maialen Lujanbioren kartzeleko maisulana eta beste bertso hautatu batzuk dira entzungai + notiziak + agenda-proposamena + Durangoko finalaurrekorako sarreren zozketan irabazle izandako […]
Gaurko saioan My Way Out (Ni Naiz Naizena) dokumentala ezagutu dugu Eduardo Gaviña eta Izaskun Arandarekin. Dokumentala egiteko diru bilketa egiten dabiltza egunotan. Dokumenetalean generoaren inguruan hausnartuko dute eta Yogurinha Boroba narratzailea izango da. Film honen bidez Yogurinhak publikoa sexualitate eta generoari buruzko hausnarketak egitera gonbidatuko du: Pertsona baten sexualitateak […]
ELAk duela 20 urte Gernikan ekitaldi politikoa egin zuen. Egin zuenetik hogei urte bete direnean, jardunaldi batzuk antolatu dituzte autogobernuaren egoera aztertzeko, eta horien ondorioen berri eman dute Adolfo Muñoz idazkari nagusiak eta Leire Txakartegik. Denbora honetan, autogobernuak inboluzio basatia pairatu duela adierazi dute. Era honetan, gogoratu dute ez dagoela […]
1984ko Martxoaren 19an Pasaian jasotako gertaerak ditu oinarri “Pasaiako badia” dokumentalak. Bertan , poliziak Jose Mari Izura, Rafa Delas, Dioni Aizpuru eta Pedro Mari Isart hil zituen. Gorpuek guztira, 113 bala zulo zituzten. Dokumentalean, hildakoen senideak eta hainbat pertsonen testigantzak batu dituzte. Ikerketa lana, zehaztasuna eta sakontasuna ditu oinarri dokumentalak. […]
Basilia Goenaga, amama. Petrikilo batek esandako ukenduek bizitza salbatua, eta ondoren ukendugile bihurtua. Bekatua zen sasoi batean, herriko medikuak jazarria. Urrutiko intxaurrak zaratak hamalau, gerturatu ezkero han soilik dira lau. Norberarengan eta inguru gertuan dugula osasuntsu bizitzeko behar dena. Eta zoriontasuna, gehituko dugu. Artean belarrak, medikuntza ofizialaren ondoan, lagungarri. Zein […]
