Beste urte batez, abian da gripearen aurkako txertoa hartzeko kanpaina. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eta Osakidetzaren kanpaina bereziki, 65 urtetik gorakoei, gaixotasun kronikoren bat dutenei, haurdun daudenei eta osasun arloko langileei zuzendua dago. 380.000 txerto ditu Jaurlaritzak, 1.200.000 euroko inbertsioa egin dute. Gaur lehen eguna izan da, eta Bilboko anbulatorio batera […]

Lurrek Hodeik esaten duena errepikaten du lorito bat balitz bezala eta amamak ea liliputar bat den galdetzen dio…liliputarrak ezagutu nahi badituzue, piztu irratia eta entzun amamaren ipuina! https://bilbohiria.com/docs2/2017/gaurezdagoeskolarik/11-gaurezdagoeskolarik-ongi%20etorri%20ikastolara.mp3 Deskargatu hemen.

Glaukoma taldeak estudioko hirugarren lana argitaratu berri du “Kalima” deiturikoa.  Guztira, hamahiru kantu jaso dituzte lan horretan; batzuk euskaraz abestuak eta beste zenbait gaztelaniaz kantatuak. Karlos Osinagaren gidaritzapean eta Bonberenea Ekintzaken eskutik iritsi da. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171020-rafa_rueda.mp3 Deskargatu hemen.

Aspanovas, minbizia duten umeen gurasoen elkarteak, asteburu solidarioa antolatu du. Aspanovas Bizkaia elkartea Bilboko Maratoia dela eta, asteburu solidario bat prestatu du asteburu honetarako. Beraien elkartearentzako, eta minbizia duten umeak laguntzeko, dirua lortu nahi zuten larunbat eta igandeko ekintzetan. Guggenheimeko zabaldegian korrika egiteko zintak jarriko dituzte. Helburua, handik pasatzen diren […]

La Fundicion aretoan ikusi ahal izango diren ikuskizunek eszena garaikideko artista eta konpainia garrantzitsuenetakoak bilduko dituzte. Horrela, programazioari hasiera emateko, urriaren 20an, La Buena Compañíak, plazera eta kontra-plazera lantzen dituen “A placer” lana eszenaratuko du. Plazera, gogobetetzea eragiten duen motor gisa, eta kontra-plazera erresistentzia eta mendekotasunen sortzaile gisa. Alicia Otxandotegi […]

Audience taldeak gaur kaleratu du bere disko berria: Isla. Beraien ohiko doinuez gain, erritmo kubatarrak ere entzun daitezke lan honetan, izan ere, La Habanara abiatu ziren apirilean eta bertako Abdala estudio ospetsuetan grabatu zuten diskoa, hainbat kolaboratzaile berezirekin batera. Diskoak Kubara egindako bidaia islatzen duela dio Gaizka Isunza taldekideak eta […]

Agur, bertsozale Gaurko POTTO saioan Tolosa aldera bergira izan gara, aurreko asteburuan hantxe jokatu baitzen Bertsolari Txapelketa Nagusiaren akabuko finalaurrekoa. Etxahun Lekue izan zen garaile, eta berarekin bat, Tolosan beste bi bertsolarik lortu zuten finalaurrekoetarako txartela: Maddalen Arzallusek eta Jon Maiak. Honekin eta horrenbestez, erabakita geratu dira zeintzuk bertsolarik hartuko […]

Astelehenean Euskalduna Jauregian Soinu Magiakok ikuskizuna entrenatuko du. Alberto Urretxo Tronboi-joarearen proiektua dugu. Soinu Magiakoak bi elementu nagusi ditu oinarrian, Alberto Urretxok iaz argitaratu zuen Soinuaren Bidaia diskoa, bestetik orain urte batzuk Toti Martinez de Lezeak argitaratu zuen Euskal Herriko legendak liburua. Eguzki loreari buruzko ipuinak zabalduko du saioa eta […]

 Zinema Ikusezinaren Nazioarteko 9. Jaialdiaren inaugurazio ekitaldia gaur izango da Bilboko Alhondigan. Jaialdia gaur hasi eta  urriaren 26a arte luzatuko da. Alibeta musikari eta dokumentalista senegaldarrak Life Saaraba Illegal dokumentalarekin eta Bilboko Alhondigan egingo duen kontzertuaren bidez zabalduko du 2017ko Bilboko “Film Sozialak”, Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdia. Leire Pascualek eman […]

Azaroko bigarren asteburuan Arkitektura Bienala ospatuko da Donostian. Lehen aldiz arkitekturako bienal bat Euskal Herrian. Europan Veneziakoak ospe handia du. Gaurkoan bienalaren inguruko informazioa ekarri digu Ula Iruretagoiena arkitektoak. Mugak izango da bienalaren gaia,  hiritar eta arkitektoen arteko loturak landu nahi dituzte. Donostiako hainbat lekutan ekintzak egongo dira, baina duda […]