Ekainaren 20an errefuxiatuen mundu eguna da. Azken urtean emandako aldaketak eta gaztazkak gogora ekartzeko une apropoza, horrela egin dute Zehar-Errefuxiatuekin eta CEAR Euskadi erakundeek, salatu dute Atzerritarrei buruzko Legearen Erregelamenduaren (LOEX) azken erreformak atzera egin duela giza eskubideen eremuan, eta mehatxu zuzena dela nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonentzat. Errefuxiatuen Mundu […]
2025eko Aste Nagusiko kartela aurkeztu dute. Bertan Jaietako zinegotzia, epaimahaikideak eta artista bera izan dira. Aurtengo kartel irabazlea Camino a Bilbao da, Mario Larrinaga Mochalesek sortua. Kartela bere irudi zein koloreengatik aukeratua izan da eta guztira, bozken %43,77 izan du. Jada prest dago Bilbo Aste Nagusiari ongi etorria emateko Camino […]
Atsedena hartzera doazen lagunak izango ditugu gaur Piperpolisen: Guda Dantza musika taldea. 2012an sortu zen Uribe Kostan (Bizkaia), eta estilo aniztasuna izan du beti bere ezaugarri nagusietako bat. Urte hasieran iragarri zuten agur esateko garaia heldu zaiela. Orain arte lau disko argitaratu dituzte: ‘Lainoak eta oskarbiak’ (2014), ‘Labarraren ertzean’ (2016), […]
Lizarratik datorkigu hurrengo bisita: Maddi. Musikarekin edukitako prozesu eta bizipen batzuk azaldu dizkigu, zerrenda osatzen joan garen bitartean. Udari hasiera emateko kantak jarri eta saio amaieran opari handia inprobisatu digu. Eskuarten duen proiekturen bat ere azaldu digu, beraz egon adi, esateko daukan guzti hori entzungo dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250613_norbaithildahemen_25.mp3 Deskargatu hemen.
Hanna Lantto finlandiarra da, baina aspaldi maitemindu zen Bilborekin eta euskararekin. Erasmus truke-programari esker etorri zen lehen aldiz Bilbora eta, orduz geroztik, hiriak eta hizkuntzak erabat harrapatu zuten. Gaur egun zortzi hizkuntza baino gehiago hitz egiten ditu, eta horien artean euskara ere badago. Duela zortzi urte, euskararen inguruko ikerketa-lana egin […]
Hilabetero egiten dugu AEKren AIZU aldizkariaren errepasoa eta hilabete honetan ere Eñaut Mitxelenarekin aritu gara berbetan. Hilabeteon Oihana Azkorbebeitia izan dute protagonista, mendi lasterketaria da eta mendian lasterketa egiteaz, entrenatzeaz, eta Aizkorri-Zegama lasterketaz aritu dira. Laburrean, ANDONI OLLOKIEGI elkarrizketatu dute. Ezaguna herri eta auzoetako jaietako bazkalondo eta afalosteak girotzeagatik. Oro har, […]
Gaurko irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, bai mundu mailan bai Euskal Herrian gertatzen ari dena. Horretarako, erreakzionarioek erabiltzen dituzten diskurtso nagusiak izan ditugu hizpide: segurtasunaren aitzakia, anti-feminismoa, etorkinen kriminalizazioa eta aberriaren gainbeheraren beldurra, besteak beste. Lehenik, Ander Balanzategi kazetariarekin aritu gara solasean, Diario Vascoko erredaktorea eta Hordago argitalpeneko editorea. Berarekin […]
Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Musika, antzerkia, zinema eta kultur ekitaldi ugari izango dira hirian datozen egunotan. Beraz, planik gabe geratzea ez da aukera! https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250613_asteburuko_agenda_evaren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.
Kirol Eskirol saioan Spartan lasterketak izan ditugu aztergai Izaro Ramosekin. Artziniega herrian, ekainaren 14an dugu hitzordua Jauzika, trostan, katuka, arrastaka, eskaladan, igerian… Oztopo lasterketa mixtoa! Ane Zabala Eskirolak “300” pelikula zabaldu du, Iker Gurrutxaga eta Jon Garate Aerobik irakasleak, Maite Sarasolaren bertsoak, musika… On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2025/kiroleskirol/250613_kirol_eskirol_spartan_race.mp3 Deskargatu hemen.
Hainbat gazte euskara ikasten ari dira Bakaikuko barnetegian. Bilbo Hiria bertara joan eta irrati tailerra antolatu dugu gazteekin batera. Bertatik bertara irrati saioa egiteko aukera izan dute: gertakariak, iragarkiak, kirol albisteak, horoskopoa eta txitxumutxuak ekarri dizkigute egindako saio berezian. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250612_bakaiku.mp3 Deskargatu hemen.
