Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Abusu auzotik, 12:00etatik 14:00etara. Bi orduko saioan, Bilboko Zamakola kalea eta Arrigorriagako Ollargan auzoaren artean kokatuta dagoen auzoa ondo ezagutzen lagunduko diguten hainbat lagun izango ditugu gurekin. Auzoaren historia eta bilakaera ezagutuko ditugu Enriqueta Sesmero historialariarekin eta, ura […]
Aurtengo edizioa hasteko zazpi egun falta direlarik, Euskal Herriko arlo sozial, kultural, sindikal eta politikoko egile andana bildu da Bilboko Bbk Aretoan, Korrikaren aurkezpen sozialean.Ekitaldian 20. Korrikaren inguruko zehaztapenak eman dira poesia, bertso, musika eta BatZuk, euskararen lau aurpegi dokumentalaren laburpenaren bitartez. Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile eta Asier Amondo Korrikaren arduraduna […]
Nafarroako txapelketak eta Arabako txapelketak finalaurrekoak izan dituzte asteburu honetan, eta POTTO saiora ekari dituzte Josuk eta Erlantzek. Arabako txapelketaren azken finalaurrekoa Aramaion joaktu zen, eta bertan Asier Otamendi izan zen garailea; Nafarroako txapelketan, aldiz, aurreneko bi finalaurrekoak jokatuta (zapatu eta domeka), Beran Julio Soto eta Antsoainen Xabi Maia izan […]
“Gaur, sekula ez bezala, beharrezkoa dugu Gernikan jazo zena biziki oroitzea, eta “aski da” esatea milioika pertsona ihes egitera behartzen dituen beste Gernika horietan gertatzen ari denaren aurrean. Bihur dezagun lurralde, auzo, herri, hiri… bakoitza harrera-lurralde.” Mezu hori zabaldu eta parte hartzearekin harrera lurraldea bilakatu nahi dute Euskal Herria. ”Ongi […]
HerriUNik, zenbait erakunde sozial eta politikorekin batera, EAEko eta Nafarroako aurrekontuei buruzko azterlan sakona egin du, 100 orrialdeetan biltzen dena.Gaurko saioan Jon Bernat Zubiri ekonomialariak txostenaren laburpena egin digu. Bertan azken hamarkadako datuak jasotzen dira, krisi garaia izan dugun honetan. Lanean ikusten denez, aurrekontu hauekin, EAEn gehiago, beheranzko joera sozial […]
“Strip Tease” gaitik abiatuta antzezlan bana sortu dute, Mireia Gabilondok, Jokin Oregil, Garbi Losadak eta Fernando Bernuesek. “Strip Tease “gaia sormen iturri antzezlan bana sortzea eskatu die Loraldiak ostiralean estreinatuko da Arriaga Antzokian. Jokin Oregi eta Mireia Gabilondo izan dira saioan. Jokin Oregi “ Orduan, ez naiz biluztuko?” piezaz mintzatu […]
Alderantziz gatoz gaur. Gaur gatoz alderantziz. Atzekoz aurrera. Buruz behera eta hankaz gora. Zopnak zumere gatoz gaur. Eremuz Kanpoz. Goia zein den eta behean nor datzan kanpotik ezartzen diguten garaiotan, grazia zerk duen, publiko zer egin daitekeen, hitz zertaz egin daitekeen amorruz eta asalduraz, bultzaka, irainka eta oihuka markatzen diguten […]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eskola publikoetan greba dute gaur ELA, LAB eta Steilas-ek, ‘Lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki’ lelopean. Steilas sindikatuko Ana Perez izan da gurean. Manifestazioak eguerdian hasiko dira hiriburuetan. Gehiengo sindikala 2008-2009ko ikasturtea jarri du erreferentzia gisa hezkuntza publikoaren kalitatearen gainbehera islatzeko. Ordutik, administrazioek bi ardatzetan egin dituzte […]
Apirilaren 8an ETA erakundearen armagabetzea beteta egongo zela jakin genuen. Larunbatean, aldiz, armagabetzearen inguruko foroa izan zen Biarritzen. Antolakuntzan Bake Bidea eta Bake bideako kide den Anaiz Funosasekin hitz egin dugu gaurko saioan. Interes berezia hartu zuen Biarritzen antolatutako foroak. Bigarren saioan, joan den abenduan Luhuson izaniko operazioak sortutako egoera […]
Misteriozaleentzako atala dakargu gaurkoan. Harri zahar-zahar bateko latinezko idazkun ilun bat ikertzen hasiko gara, gaur egun galduta dagoen arren. Eta ildo horretatik tiraka Bilboaldean antzinatean izan bide zen hiriaren lorratzen atzetik joango gara. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170321_gomutan_16.mp3 Deskargatu hemen.
