Enirio-Aralar Mankomunitateak Aralarko Parke Naturalean egin asmo dituen pistek arrakala handia sortu dute. 2003. urtetik aurreikusten zen pistaz gain, beste hainbat bide berri eraikitzea dago jomugan orain. Abeltzainek lan duintasuna argudiatzen dute pista horiek eraikitzeko. Naturazale, ekologista eta beste hainbat taldek, ordea, zalantzan jartzen dituzte bide horien beharra, egokitasuna eta […]
2017ko Ibilaldia Maiatzaren 28an Mungian ospatuko da. “Egunero Alkarregaz” leloa aukeratu dute antolatzaileek, elkarrekin lan egitera eta egunero ekitera dei egiten duen leloa hain zuzen ere. Azken txanpan sartuta dabiltza Larramendi ikastolako lagunak, eta ohikoa den moduan Ibilaldia festak ere kantua izango du. Itziarren Semeak talde mungiarrak jarri du musika […]
Gaurko saioan Jon Bernat Zubiri ekonomialariak langabezia tasa neurtzeko erabiltzen diren metodologia eta neurgailuak azaldu dizkigu. Bestetik “Informe laboral Euskadi” txostenean aztertutako datuak aztertu ditu. Espainiako E.P.A erabili beharrean, Eustateko EPRA erabiliz gero zer ikusten da ? Ba ez direla 28 000 lanpostu industrial desagertu krisi hasieratik, baizik eta 70 […]
Elkartzen elkarteak pobreziaren muga aurkeztu du, 2017ko datuak mahi gainean jarri dituzte, Iker Aroztegi izan da gurean. Elkartzen eskubide sozialen aldeko elkartea da. Hego Euskal Herriko Pobreziaren Muga finkatu du, 2017an Pobreziaren Muga 11.997,36 eurotan geratu da Hego Euskal Herrian. Hau neurtzeko eta pobreziaren muga neurtzeko aberastasuna kontua eduki behar […]
Mixel Ducau ibilbide luzeko musikaria da. Errobi bikotean egin zen ezagun; Zaldiboborekin saiatu zen, baina Oreka TX zein Bidaia taldeetan du oraina finkatua. Euskal kulturgintzaren gradu ondoan Mixel Ducaurekin berba egiteko aukera izan dugu. Musikarekin lehen oroitzapenak ekarri dizkigu, Errobi taldeak utzitako arrastoaz mintzatu zaigu eta gaur egun musika ikusten […]
Gaurko saioan musika izan da nagusi. Musika eta aniztasuna. Batetik Behotsik orkestrako lagunak gonbidatu ditugu. Bilboko Behotsik Orkestra musikari denbora eskaini gura zion pertsona talde baten nahian oinarritutako ideiatik sortu zen, baina batez ere, giro atsegin eta lasai batean egiteko gogoarekin, non ikasi eta hobetu ahal zuten, musikaz baita kideekin […]
Berton aldizkariaren ale berria eskua artean Lur Mallea batu zaigu irratira, bertan jasotakoen berri emateko. Bertoneko elkarrizketa Andone Soldevilla eta Jexuxmari Zalakain preso ohiei eginikoa da. Kalera Kalera ekimenean bildutako hausnarketen inguruan mintzatu dira. Berton aldizkarian erreportaje zabala bildu dute Zazpi katu gaztetxearen inguruko urteurrenaren inguruan eta baita errege egunean […]
Gaurko saioan Harriti nesken taldea ezagutu dugu. Andra probak egiten dituzte, 500 kiloko harria mugitzen dute 8 nesken artean. Zeanurin elkartzen dira astean behin entrenatzeko. Duela bi urte sortu zuten taldea eta plaza gutxi dituzte, Euskal herrian 3 talde dabiltza Andra probak egiten, erakustaldiak egiten dituzte baina talde gehiago sortu […]
Otsailaren 1ean abiatu zen Abdullah Ocalan PKK Kurdistango Langileen Alderdiko buruzagia askatzearen aldeko martxa Luxenburgotik, eta larunbatean amaitu zen Estrasburgon. Bertan egondako Aspenako Igarki Robles eta Maialen Kortabarria izan dira gurean. Asteazkenean hemezortzi urte beteko dira PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren sortzaile eta presidente Abdullah Ocalan espetxeratu zutenetik. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170214_IgarkiMaialenKurdistan.mp3 Deskargatu hemen.
Hainbat ustelkeria delitu zigorrik gabe uzten dituen lege dekretua onartu zuen zuen, Errumaniako gobernuak, eta, harrezkero, egunero protesta jendetsuak izan dira hiri nagusietan. Hori dela eta, erabaki dute dekretua bertan behera uztea eta oposizioarekin beste berri bat negoziatzea. Jon k. Billelabeitiak egoeraren azterketa egin digu, aurrekariak aztertu eta protesta hauen […]
