Errautsak eta Hamlet antzezlanak sortu ondoren, antzezlan berriarekin datoz Artedrama , Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategia antzerki taldeek. Hiruren artean sortu duten Francoren bilobari gutuna antzezlana. Prestaketa lanetan dabiltza Arriaga antzokian eta bertan izan gara Ximun Fuch zuzendariarekin eta Patricia Urrutia aktorearekin. Istorioa ospitale zahar batean […]
XILABA izan dugu gaurko POTTO saioan hizpide, XILABAko finala alegia. Akabo txapelketa; onki jin, txapeldun! Sustrai Colinak irabazi zuen Bainonako Lauga gelan jomatu zen saioa, Amets Arzallusekin azken buruz burukoa jokartu eta gero. Saio biribila izan zen eta taula gainean protagonista izan ziren sei bertsolariek publikoari ale ederrak eskaini zizkieten; […]
Datozen egunetan Kafe Antzokiaren agendan izango diren ekitaldien errepasoa egin digu Mikel Urbeltzekin. Ostegunean Kutxa beltzean Izar & Star berri bat izango dugu Rafa Berrio kantari donostiarraren eskutik. Pasa den apirilaren 15ean, Carlos Rego-ren Licencia para aberrar liburuaren aurkezpen ekitaldian, Rafael Berriok aparteko talde bat osatu zuen Poch eta Derribos […]
Gaurko solasaldian Alba Fatuarte EH Bilduko zinegotzia, Koldo Bilbao EAJko kidea eta Amaia Arenal Udalberriko zinegotzia izan dira. Gaurkoan bi gai ekarri ditugu: espazio publikoaren erabilera eta Hiri Antolaketarako Plan Orokorrak dakarren parte hartzea. Kaleko edanaren ondorioz sortutako eragozpenengatik jarritako isunek gora egin dute aurten eta, hau ikusita, Bilboko udalak […]
Gaurko saioan Ruper Ordorika izan da gurean. Gaur bertan aurkeztu duen Guria Ostatuan azken lanean bildutako kantuak entzun ditugu berarekin batera. 11 kantu berri bildu ditu lanean eta pozik agertu da eginiko lanarekin. Uztailean New Yorken grabatu zuen lana eta hango musikariekin aritu da berriro ere. Jamie Saft aritu da […]
1757 urtean Le Dauphin itsasontzia Baionatik atera zen Kanadarako bidean baina ez zen sekulan iritsi, ingelesek bidean bahitu zutelako. Itsasontziak zeraman posta Londreseko artxibategian gorde zuten eta XXI. mendean aurkitu du euskal ikerlari batek, 2001an, beste lan bat egiten ari zela. Gutun multzo horrek erakutsi du 50 familiek gutunak euskaraz […]
Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa osatzen duten talde eta eragileei indarkeria matxistan kezka izan dute, horregatik urte guzti hauetako jardunean oinarrizko aldarrikapen eta jardun izan dute Emakumeen mundu martxako kide Itziar Gandariasek azaldu digunez. Bestetik, Mugimendu Feministak sortzen dituen erantzunei ere erreparatu diote. Horren erakusle da martxan jarri zuten Protokoloa […]
Naziogintzaz berba egiten denean, normalean, kolektibitate baten kulturaz, hizkuntzaz, idiosinkrasiaz hitz egiten da, hori baino askoz gehiago dela uste du Koldo Zelestinok. Herrigintzatik naziogintzara deituriko saiakera plazaratu berri du Koldo Zelestinok eta guren izan da. Naziogintzaz, herrigintzaz gogoetak bildu ditu bertan, baita zenbait proposamen mahai gainean jarri ere, batez ere […]
Gaurko hizpidea magazinean nazioartera begira jarri gara. Aste bete pasa da Donal Trump garaile atera zela eta AEBko presidente berria da. Urtarrilaren 20en sinatuko du kargua. Oraindik hainbat kontu airean daude baina dagoenek eman du bere lehen elkarrizketa “Aurrekari penalak” dituzten etorkinak kanporatu edo espetxeratuko dituela adierazia du. Buruzagi errepublikanoak […]
Gaurkoan “Pasaiako Badia” dokumentalaren crowdfunding kanpaina izan dugu hizpide. Lehenik eta behin Yuri Agirre, eman dizkigu proiektuaren xehetasunak. Dokumentalak 1984ko martxoaren 22an Pasaiako badian jazotako gertaerak ditu oinarri. Lau egun lehenago poliziak Rosa Jimeno ilegalki atxilotu zuen. Torturatu ostean, iparraldeko Komando Autonomo Antikapitalistetako kideei deitzera behartu zuten. Martxoaren 22an Pasaiako […]
