Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Altsasuko auziaren nondik norakoak aipatu dizkigu. Larunbaterako deituta dagoen manifestazioaren berri eman digu. Altsasun irudi bateratua irudikatu dute. Sakanako hamabost udaletako alkate eta zinegotziak agerraldia egin dute. Urrian, jaietan izandako gertaerak sortu duen “anabasa eta gehiegikeria” salatu dute.Bestetik Nafarroako gobernuak ere […]
Emakumezkoei zein gizonezkoei haien sozializazio prozesuan oso jarrera estereotipatuak inposatu zaizkie. Emakumeengandik ahultasuna, beldurra edo segurtasun falta, beraz, babesaren beharra adieraztea espero da. Ausardia, aldiz, ipuin tradizionaletan ikus daitekeen bezala, gizonezkoen ezaugarria da. Steilas sindikatuan aurten, Azaroaren 25a oroitzeko eta ikastetxeetarako material didaktikoa prestatzeko “aske izan nahi dut, ez ausart” […]
Gaurkoan urrezko kantuaren bila Txileraino joan gara, Victor Jararen “Preguntas por Puerto Montt” berreskuratzera. Langileen borroka eta errepresioaren gordina kantatu zuen, gerora errepresio horren aurpegirik bortitzena jasan zuen Jarak berak. Jarraian, Guria Ostatua izena daraman Ruper Ordorikaren disko berritik, Oñatiarrak Joseba Sarrionandiaren hitzekin sortutako Kontserba fabrikaren aurrean abesti indartsu bezain […]
Aurrera doa, eten barik joan ere, Bizkaiko txapelketa. Aurreko astean Markina-Xemeinen izan zuen hitzordua txapelketak lehenengo finalaurrekoarekin, eta bertan Jone Uria gailendu zen, beraz, bertsolari algortarrak zuzenean lortu du jada final handirako lehen txartela. Gaurko POTTO saioan, Markinan izandakoaren berri izan dugu zuzeneko kontakizunen bidez: estudioan Joseba Barandiaran izan dugu […]
Hordago Abante konpartsak 25 urte bete ditu. Ospatzeko moduko urteurrena izanik larunbaterako jaia antolatu dute Hika Ateneoan. Bilboko euskaldun orori zabaldu nahi diote gonbita, konpartsakide, laguntzaile zein aspaldiko Hordagoko kideei. Hausnarketa urtea izan dute eta indarberrituta lanean jarraitzeko asmoa dute. Atzera eta aurrera begira jarri gara Iñigo eta Itsasorekin batera. […]
Azken urtean 16.000 lanpostu garbi sortu dira, Eustatek emandako datuen arabera. Eustatek berretsi du uztailetik irailera barne produktu gordina %3 handitu dela, industria eskulangintzaren eta zerbitzu pribatuen ekarpenari esker. Jon Bernat Zubiri ekonomialariarekin aztertu ditugu datuak. Eustatek bi argitalpen laburra plazaratu ditu aste onetan, baina 2016ko datuak baino ez ditu […]
Giza eskubideak konponbidea bakea izeneko jardunaldiak antolatu ditu Sare euskal presoen eskubideen aldeko elkarteak, Gasteizen. Amets Martinez Sareko kideak eman dizkigu horien inguruko xehetasunak. Amets Martinezek azaldu duenez, jardunaldien helburua “elkarbizitza sendotzen” jarraitzea da. Kartzela politika da euskal gatazkaren testuinguruan egun existitzen den indarkeria bakarrenetakoa, eta konponbidearen bidea egin behar […]
Gurasos plataformak manifestazioa egingo du azaroaren 26an Donostian. “Gipuzkoa, Eman bidea Osasuna eta Adostasunari” lelopean zeharkatuko dituzte Donostiako kaleak. Errauste plantaren aurkako plataforma honek ekainean egin zuen manifestazio jendetsuaren ondoren egiten duten hurrengo mobilizazioa izango da azaroaren 26ko manifestazio hau. Hondakinen afera konpontzeko, gizarte eta politika zatiketa eta eremu politikoa […]
Ostegunean udalbatza izango da eta bertan talde ezberdinek aurkeztutako proposamenak izan ditugu hizketagai. Baina lehenengo, aurreko astean emandako datuak jarri nahiko nituzke mahi gainean: Bilboko Udalak 5.453 etxebizitza zenbatu ditu inor erroldatu barik eta ur-kontsumo barik. Hala ere, beste 3.269 gehitu daitezke, gutxi erabiltzen diren etxeak baitira, inor erroldatu barik […]
Zazkel taldea Azkue Fundazioak antolatutako Banden Lehiako finalista lotu da. Ostiralean Bilborock aretoan izango da finala. Maiatzean lehen disko homonimoa grabatu zuten. 2012 inguruan, Bilbon, sei lagun batu ziren behingoz buruan zuten ideia aurrera eramateko: gitarra, bateria, baxu, teklatu eta ahotsen bitartez euskal musikari ekarpen berri bat egitea. Gaurkoa Etxahun […]
