Bilboaldeko historian barrena eramango gaitu astero Hektor Ortega historialariak. Bizi izandakoa gogora ekarriko digu, baina batez ere ezagutu ez duguna. Bilboaldeko historiak, gertatu zena ahaztu ez dugulako nahi eta iragana ulertuz oraina zertan den jakiteko. Sarrerako entzungai honetan asmo horiek azalduko dizkigu Hektorrek. https://bilbohiria.com/docs2/2016/gomutan/160927_Gomutan01.mp3 Deskargatu hemen.
Nondik begiratzen dugu ekonomia? Ze eragina dute ekonomiaren inguruko berriek geure bizitza eta lan baldintzetan ? Erantzun horiek azaltzen saiatuko gara eta horretarako ostegunetan Endika Alabort Amundarain ekonomialari eta EHUko irakaslea batuko zaigu ostegunetan. Gaurkoan sozio-ekonomia zer den azaldu digu. Sozio ekonomian kontutan hartu behar diren aldagaiak aipatu dizkigu. Pobreziaren […]
1936an desagerrarazi zituzten Juana Josefa Goñi eta haren sei seme-alaben gorpuzki ia guztiak atzeman ditu Aranzadik, Gazteluko Legarreko leizean egindako indusketetan. Duela 80 urte desagerrarazi zituzten, 1936ko abuztuaren 30ean. 80 urte geroago, familiak gordetako memoriak, Jose Mari Esparza historialariaren ikerketak eta Aranzadi zientzia elkartearen lanak leizetik egia azaleratzea lortu dute. […]
Bueltan da POTTO saioa, oporraldi luzean deskantsatu eta gero, eraberrituta bueltatu da bertsoa hizpide eta mugarri duen BILBO HIRIA irratiaren saioa. Oraingoan aldaketan bere baitan ditu POTTO saioak, Axier Goñi lagun-lankidea ezingo baita etorri, baina ordezkorik beharrean, beste kontu eta kantu batzuk izango dira uhinen bidez astintzekoak. Oporretatik bueltako aurreneko […]
Bilboko Kafe Antzokian 2016-2017 ikasturteko programazioa aurkeztu dugu zuzeneko saioa berezia eginez. Bertan protagonista irratia egiten dugunok izan gara. Bertan izan dira , Artayorran, Berbaz, Eremuz Kanpo, Gaur ez dago eskolarik, Kingston Hiria, Piperpolis, Potto, Soinugela, Xerezaderen artxiboa, Ze eingou asteburuan, Zebrabidea, eta Ibaizabal Magazineko esatariak. Ez dira falta: De […]
Hezkuntza gaiak landuko ditugu ikasturte honetan STEILAS sindikatuarekin batera elkarlanean eginiko saioan. Klariona eskuan hezkuntza sistema zorrotz aztertuko dugu. Lehenengo saioan kurtso hasiera izan dugu mintzagai. Zalantzaz beterik hasi da ikasturtea, errebalidak direla, ebaluazio etengabea dela… Hirugarren ikasturtea da horrelako hasierekin eta okerrenera ohitzen hasiak dira ikastetxeetan. Ana Perez STEILAS […]
Gaurko saioan musika izan da nagusi. batetik Lide eta Etxarriren bisita izan dugu. Liher musika taldeko partaideak ditugu, egun hauetan beren lehen lana aurkezten dabiltza ‘Hauts’ deiturikoa. Bederatzi kantu bildu dituzte eta gurean izan dira. Bestetik Musika moderno zaharra Fanzine liburu bat aurkeztu digu Aritz Brantonek. Punkean beti sinetsiko duela […]
Abian eztabaida prozesuaren lekukoa hartuta, birfundatze prozesu betean sartu da Sortu. ‘Zohardia’ txostena aurkeztu dute, Sortu birfundatzeaz eztabaidatzeko. Maiatzean bukatu zen eztabaiden eta ondorioen prozesua, eta uztailean Gasteizen egindako Biltzar Nazionalean ekin zioten ezker abertzalea birfundatzeko lanari. Bi fase izango ditu egiteko horrek; birfundazio kongresura artekoa eta konferentzia politikoarena. Miren Zabaleta […]
Kafe Antzokiko programazioan ekarri digu Mikel Urbeltzek. Aste honetan hilean behin ohiko den moduan Urbeltzen dantza ganbara izango da asteazkenean. Ostegunean Inun kantariak lan berria aurkeztuko du. ‘Da nola’ izeneko bigarren diskoa aurkeztuko du.Pop estiloan, hainbat euskal idazleren poemak musikatu ditu Inun-ek lan berri honetan. Aurkezpen kontzerturako musikari talde baten […]
Berton aldizkariko Iraileko zenbakia jasotako berriak ekarri dizkigu Lur Mallea kazetariak. Udaren bukaeran eta udazken hasiera mahatserrian badira jaiak oraindik eta horien inguruko erreportaje bildu dute Berton aldizkarian. Arabella, Solokoetxe, Mallona edota Matiko Uribarriko jaietako arduradunekin eta partaideekin berba egin dute, auzoetako jaiek dituzten arazo eta erronkez. Bestetik elkarrizketa nagusia […]
