Vendetta taldeak abenduaren 2an argitaratuko du lan berria baina atzo lan horrek dakartzan bideoklipa aurkeztu zuten Bother The Police kantuari dagokiona. Lan berriak berrikuntzak ekarriko ditu, elektronika kutsua izango baitute Vendettaren abesti berriek. Pello Reparazek eman dizkigu azalpenak. Bideoklipei dagokionez lan berezia egin dute oraingoan, trilogia bat sortu dute. Taom […]

Duela 100 urte sortu zen Irala auzoa. Mendeurrenaren harira, auzoko hainbat kolektibok eta pertsonak denboraldi luzea daramate ospakizunerako programazioa osatzen. Azaroan zehar hainbat ekimen egin dituzte,  Irala100urte ekimenak bihar hitzaldia antolatu du, Victor Urrutia soziologoak auzoaren hastapenak aztertuko ditu, Iralaberriren eraketa hain zuzen. Gaurkoa Mikel Uriguen izan dugu bidelagun eta Iralak […]

Egunkarietako albisteak errepasatu eta beste begira da bat eskaini digu maria Gonzalez Gorosarri Kazetari eta ikertzaileak. Espainiako erregeak behin gobernua osatuta atzerriko agendari ekin dio. Espainiako monarkiak harremanik estuena Saudi Arabiako diktadorearekin du. Erregeak Espainiako enpresa pribatu bantzuenentzat kontratu pribatuak lor ditzake baina etekin pribaturik ateratzen du?. 2012an The New […]

Gaurko saioan eskola egutegia eta ordutegia aztertu dugu Ana Perez Steilas sindikatuko kidearekin. Azken hamarkadatan eskola egutegia eta ordutegia ez da aldatu. Kristau jaiei lotua doa eta horrek ikasketetan izan dezakeen eragina aztertu dugu, izan ere Aste Santuko oporrak beti ez dira sasoi berdinean eta eskolaren plangintzak aldatu behar izaten […]

Ipuin grafiko batek eta hamaika kantuk osatzen dute Itzal zaunka disko-liburu ilustratua. Jexux Mari Lopetegik Harkaitz Cano idazlearekin eta Antton Olariaga marrazkilariarekin elkarlanean osatu du proiektua. Txakur baten hausnarketek izatearen oinarrizko zalantza eta galderetara eramango dute irakurlea, bidaia zirraragarri baten barrena. Jexux Mari Lopetegiren bederatzigarren lana da. Pop rock eta jazz […]

Duela hilabete VI inkesta soziolinguistikoaren datuak jakitera eman zituen Eusko Jaularitzak. Bost urtean behin egiten dute inkesta soziolinguistikoa Euskal Herri osoan. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako datuak jakinarazi zituzten. Nafarroako zenbakiak laster ematekoak dituzte eta atzeratuago ari dira Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan; urtarrilean dira haiek ematekoak. Ikerketa mardula da inkesta […]

Hezkuntza arloan eta ikastolen mugimenduan ibili izan da urte askotan Mirari. Azpeitiarra, etxetik oso atxikia beti euskarari eta abertzaletasuna amarengandik.Hezkuntza sisteman ikasle-irakasle menpekotasun harremana garatzen du gehienetan. Jende esanekoa “produzitzeko”. Eta sistema hori irauli behar dugu. Ze herri burujabe bilakatuko gara, gizakiak eurek burujabe izan ezean? Mihaly Csikszentmihalyi (Jario/Flow/Fluir) eta […]

Gaurko Agerraldi bakarreko saiora Agus Perez batu zaigu. Gaurkotasunari lotutako hiru gai ekarri dizkigu. Bukatu berri den BAD jaialdia aztertu dugu. Kezkatuta eta haserre agertu da izan ere BAD jaialdiaren edizio berrian ez da euskarazko lanik izan. Antolatzaileen borondate falta aipatu azpimarratu du. BAD jaialdian eskieni diren pieza batzuk euskarazko […]

Gaurko saioari hasiera emateko aukeratu dugun Urrezko Kantua Velvet Undergrounden Femme Fatale (1966) izan da. Lou Reeden lehenengo zortzi diskoak berreskuratu ditugu, eta bakoitzetik kantu bana entzun dugu. Disko hauen grabaketak Hal Vilmerek eta Reedek berreditatu zituzten eta duela gutxi izan dira argitaratuak. Hauek izan dira entzun ditugun kantuak: Wild […]