Harriaren hiztegia, Jabier Muguruza eta Bernardo Atxagak haurrentzat eginiko disko berria da. Mara-mara egitasmoko bigarren alea da.  Lehenengo diskoak Juan Kruz Igerabideren  hitzak zituen. Oraingoan  Bernardo Atxagak hainbat poema idatzi ditu eta bederatzi aukeratu dituzte, Jabier Muguruzak musikatzeko. Naroa Zamora eta Daniela Echeverria, diskoan kantari aritu dira. Alboan izan dituen […]

Arantza Zulueta abokatuaren egoera salatzeko 40 elkarte feministek agerraldia egin dute gaur goizean. Bi urte eta hamar hilabete daramatza Arantza  Zulueta abokatuak  espetxean, bakartze egoeran, eta elkarte feminista horiek babesa eman diote. Puerto III kartzelan dagoen abokatuaren bakartze egoera salatu dute, eta Arantza Zuluetaren baldintzetan “genero aldagaiak” duen eragina nabarmendu […]

Lanaren ekonomiaren tartean Jon Bernat Zubiri ekonomialariak Miren Etxezarreta ekonomialariaren hausnarketak ekarri dizkigu,   artikulu anitzen egile da, ekonomia kritikoa ardatz duen TAIFA mintegiaren sortzaile, EuroMemo taldeko partaide, munduko herrialde askotan eman ditu klase eta ikastaroak . 2007an, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko katedratiko emeritua izendatu zuten ekonomia planifikatuan. Hamarkada galduaren inguruan […]

Korrikak hogeigarren edizioa  izango du datorren urtean: Otxandion abiatuko da martxoaren 30ean, eta Iruñean amaituko apirilaren 9an. Lelo gisara ‘Batzuk’ hautatu du AEK-k, ‘bat’ eta ‘zuk’ hitzak elkarturik. Asier Amondo korrikako arduradunak eman dizkigu edizio honen xehetasunak. Euskara ezagutzera eta erabiltzera gonbidatzea du helburu 20. Korrikak, bat eta zuk hitzak […]

Bizkaiko Bertsolari txapelketak azken kanporaketa izan zuen zapatuan, Zaldibarren, eta, saio hori bukatutakoan, erabakita geratu ziren finalaurrekoetan kantatuko duten bertsolarien izenak. Zaldibarren Nerea Ibarzabal izan zen irabazlea, eta, horrenbestez, zuzenean sailkatu da bere herrian, Markinan, jokatuko den finalaurrekora. POTTO saio honetan, entzule, Zaldibarren entzundako bertsorik onenez gozatzeko aukera duzu; halaber, […]

Udal politika tartean Koldo Bilbao EAJko kidea, Fer Atxa Udalberriko kidea eta Bruno Zubizarreta EH Bilduko zinegotzia batu zaizkigu. Hiru gai izan ditugu mintzagai. Aste honetan  jakitera eman dira aurrekontuak 527,9 miloi izango ditu 2017ko aurrekontuek.Bizkaiko Aldundiak ez bezala, Bilboko Udalak bere aurrekontua handituko du datorren urtean. Guztira 527,9 milioi […]

Hogeita hiru urteko ibilbidea bete ditu  Akatz ska eta rock stedy bandak. Ezinbeste erreferentzia bilakatu da. Aurreko urtean Vuelta y Vuelta lana argitaratu zuten. Espainiako reggae diskoetxe garrantzitsuenetako batekin, bira handia egin dute,  larunbatean bukatuko dute Bilboko Kafe Antzokian eskainiko duten kontzertuan. Borja Goñi batu zaigu saiora eta diskoak ekarritako […]

Sozialismoaren Historia Labur Bat 2013an hasten da gauzatzen Gorka Etxebarria Dueñasek GITE-IPESen Julio Araluze beka irabazten duenean. Historia luze bat kapitulu laburretan kontatzen digu, aurreko urtean argitara eman zen liburua. Aurkezpen ezberdinak egin ostean berriz ere izango dute berba gai liburua berriz Bilbora itzuliko da, baina oraingoan Loiuse Michel liburutegian aurkeztuko dute liburua. Gorka […]