Ekainaren 26an Espainiako Gorteetarako hauteskundeak izango direla eta, oraingoan ekonomiak eta hauteskundeek elkarrengan zenbaterainoko eragina duten aztertu nahi izan dugu Joseba Barandiaranen laguntzaz. Haren ustean, ukaezina da eragina. Hauteskundeak datozelarik, zalantza giroa sortu ohi da eremu ekonomikoan eta horrek berez dakar ekonomiaren moteltzea eta geldotzea, etorkizun ezezagunak beldurra sorrarazten duelako. […]

Errepaso eta azterketa interesgarria egin digu gaurko saioan Unai Fernandez de Betoño arkitektoak Euskal Herriko bost hiri nagusien hirigintza ereduaz. Bilbotik hasita, nazioartekotzen ari dela eta, horrenbestez, hiriaren ikusgarritasuna eta elitizazioa gertatzen ari direla azpimarratu du. Gasteizen kasuak badu zerikusirik Bilborekin, Unairen ustez, baina auzo gehiegi eraiki dira bat-batean. Donostian […]

Amama oso aurrerakoia zuen Aitorrek. Indartsua eta zirrikitu txikienetan mugitzen zekiena. Gazte bidali zuen alaba Europa aldera lanean eta hura, bueltan, 5 hizkuntza dakizkienaren begirada bereziaz ikusten zuen sasoi hartako inguru hitsa. Aita dominikarra kanariar uharteetara agertu zen musikaria. Urtetan Zarautzen bizi izan da, lagun piloa bai eta euskaraz hitz […]

Aste honetako Argia astekarian aurkituko dugun  gai nagusia ekarri digu  Lander Arbelaitz kazetariak. Erraustegiaren kontrako giza kate jendetsuaren ostean, Gipuzkoa Plazan bildu ziren ehunka herritar  bertan geratzea erabaki zuten, Gipuzkoa Zutik mugimenduak hamaika egunez bertan jarraitzen du protesta  baketsua eginez. Argia astekaria jarraipena egiten ari da eta mugimendu honi eskaini […]

Mikel Bujandak, Euskalerria irratiko kazetariak, Nafarroa Garaiko kronikan hauteskunde giroaz aritu da. CIESek emandako datuen arabera,abenduan ateratako emaitza berak errepikatuko liratekeela dio inkestak.  UPN-PPk bi eserleku lortuko zituen Madrilen, baina Ahalduguk eta PSOEk bat lortuko luke, abisua ere bota digu CIESk ez  du beti asmatzen. Baina Iruñean hasi dira botoak […]

Gaurkoan, Creedence ClearWater Revival-en Have you ever seen the rain kantuaren bertsioak entzun ditugu. John Fogertyk idatzitako kantu honek AEBetako zerrenden lehen tokia erdietsi zuen 1971ko martxoan. Kantu honek izan dituen bertsio ugariren artean, guk REM, Willie Nelson edo Ramones bezalako artistek modu ezberdinetan egindakoak entzuteko aukera dugu gaurkoan. https://bilbohiria.com/docs2/2016/11ispilu/11ispilu-010-Have_you_ever_seen_the_rain.mp3 […]

UNESCO erakundeak Lurreko ekosistema mota guztiak sailkatuak eta katalogatuak ditu. Gainera, mota bakoitzeko eremu garrantzitsuenak biosfera erreserba izendatu ditu, Lurrean nagusi den bioaniztasuna babestu nahian. Miren Onaindia katedradunak, erreserba horien definizioa emateaz gain, UNESCOk haiek hautatzerakoan jarraitzen dituen irizpideak zehaztuko dizkigu irratsaio honetan eta, etxera etorrita, Urdaibai erreserbaz jardungo du […]

Estricalla musika taldea Euskal Herria, Aragoi eta Kantabriako kideek osatua da. Hardcore punk estiloa jorratzen dute. Taldea 2009an jaio zen Torrelavegan , El Corazon del Sapo-Kuraia eta Kloakao taldeetan ibilitako kideek osatu zuten. Beren diskoetako kantetan euskara eta espainieraz kantatzen dute erdi bana.  2015ean plazaratu zuten ‘Hutsartea’ deituriko azken lana. […]