Gernikako bonbardaketaren ostean zutik iraun zuen eraikin apurretako bat izan zen eta urte luzetan arma lantegi moduan erabili zen. Gero, krisiak jo zuenean, ordea, itxi egin zuten eta hutsik gelditu zen. Duela hamabi bat urte herriko gazte batzuek bertan behera lagatako lantegia okupatu eta herri mugimenduaren laguntzaz eta autoeraketaren bidetik […]

Larunbatean burutu zen Zubideiak ekimena, euskara, aniztasuna eta bizikidetza ardatz hartuta, denon arteko elkarrizketa soziala bultzatu nahi duen gune irekia. Zubiak bideak eta ideiak, horiek guztiak izan zituzten mintzagai. Euskaltzaleen Topaguneko Iker Martinez de Lagos izan da gurean eta larunbatean hitz egindakoa ekarri digu. Euskalgintzak baditu gurean bizi diren beste […]

… eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketak aurrera darrai! Asteburuan izandako saio biak aletu ditugu Bilbo Hiria irratian; Orozkon eta Gueñesen izan gara bertsolarien lanaz gozatzen. Halaber, Xa2 Amurizari berba batzuk lapurtu dizkiogu telefono bidez, taula gaineko bere bat-bateko bertsolari-bizitzaren azken arnasan. Biba bertsoa https://bilbohiria.com/docs2/2016/potto/160511_potto.mp3 Deskargatu hemen

Maiatzean zehar gaztetxoenak izango dira protagonista XVI. haur antzerki topaketetan. kukurluxetan arte eszenikoen eskolak antolatuta haur antzerki topaketak ospatzen ari dira. Ikasturtean zehar egindako lana ikusteko eta erakusteko aukera dute publikoaren aurrean. Atzo bertan izan ginen, Artxandape ikastolako haurrak eta La Salle ikastetxeko ikasleak izan ziren. Protagonistekin berba egin genuen, […]

Greenpeace erakundeak TTIP delako itunaren inguruan gertatu diren  filtrazioen berri eman duenez geroztik, hainbat albiste eta zurrumurru zabaldu dira bazterretan  gaiaren inguruan. Zer den egia eta zer gezurra jakin nahian, Joseba Barandiaran ekonomialariarengana jo dugu gaurko irratsaioan, bere bertsioa eman diezagun eta, bide batez, ozeanoaz bi aldeetako esportazioari ateak irekitzen […]

Astero legez, Argia astekariari begira jarri gara. Ohiko dugun moduan Lander Arbelaitz Argiako kazetaria  izan dugu bide lagun. Eduki guztietatik hiru aipatu dizkigu. Lehenengoa azalean ageri dena ekarri du, Lorena Cabnal indigena feminista Maya elkarrizketatu baitute.  Bestetik Kongoko errepublikan dagoen gatazkaren inguruan erreportajea. Bukatzeko Jurramendin 1976an geratutakoren inguruko erreportajea dakar […]

Asteburu honetarako proposamen berezia HERRI URRATS. Ibilbidea egitera Garobel mendilerrorantz abiatuko gara, Txarlazogainara hain zuzen (Urduña). Horrekin batera, betiko lez, errezeta (zaizuriak pikillo piper eta hegaluzearekin), liburua (Onintze Goitizen “Amaia udalekuetan”), diskoa (Niña Coyote eta Chico Tornado) eta agenda jorratuko ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/zereingouasteburuan/160507_zeingou.mp3 Deskargatu hemen

Goiburukoa ez da gai bakarra izan, baina bai garratzitsuena Mikel Bujanda Euskalerria irratiko esatariak, astero legez, Iruñetik egin digun kronikan. Izan ere, Madrilgo gobernuaren aginduz ETBk Nafarroan zituen hedagailuak itzali ditzute eta horren ondorioz Nafarroako euskaldunek protesta egin dute UPNko egoitza aurrean. Jarraian, ekainaren 27ko hauteskundeak direla eta Nafarroa garaian […]