Rafa Ruedak gaurko Borja Estankonaren ibilbide musikala errepasatu du, eta azken lana Ardatza deiturikoa entzungai jarri digu. Bakarlari giza hasi aurretik hiru taldetan ibilitakoa da Borja Estankona, tartean Arean taldearekin, rock folk instrumentala landu zuen. Bakarlari giza hiru lan plazaratu ditu, azkena 2015ean, Ardatza deiturikoa. Bertan rocka da nagusi naiz […]
Berton aldizkariaren zenbaki berria jaso berri dugu, bertan elkarrizketa nagusia Maria Jesus Saenz Ramosi egin diote, 12 urte pasa dira bere semea Sabin Llona Amerikako Estatu Batuetan desagertu zela. Urte luze hauetan bizi izandakoa kontatu die, Hodei Egiluzen kasuak indarra eman diela bilaketa lanetan jarraitzeko. Erreportajea metroko 3. linearen inguruan […]
Musika Bulegoak egiten ari den lanaren berri emango du datozen egunetan, gaurtik aurrera egingo diren lau informazio topaketaren bidez. Euskal Herriko Musika Bulegoa duela urte bat sortu zen, musika sektoreko eragileak batzeko eta gure musika sustatuko duten ekintza eta proiektuak garatzeko asmoz. Myriam Mirandak eman dizkigu xehetasun guztiak. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160530_myrian_miranda.mp3 Deskargatu […]
Joan den astean hedabide guztiok hots handiz zabaldu genuen berria: Berriatuako Atxurra haitzuloan garrantzi handiko labar pinturak aurkitu ditu arkeologo talde batek. Talde horren buru den Diego Garate arkeologoak azaldu digunez, Goi Paleolitoko 70 irudi dira orain arte aurkitutakoak, baina askoz gehiago izan daitezke, barnera sartu diren lau aldietan kobazuloaren […]
Uda gertu dago eta gure laguntxoak izerditan blai heldu dira irratira. Bilboko iturri guztietan gelditu dira goitik bera bustitzeko, freskoago sentitzeko, baina zer egingo lukete basamortuan biziko balira? https://bilbohiria.com/docs2/2016/gaurezdagoeskolarik/160527gaur_ez_dago_eskolarik.mp3 Deskargatu hemen
Proposamen berezia JALGI 2016 EUSKAL KULTURAREN PLAZA IBILTARIA. Ibilaldia egitera Orozko herriaren inguruetarantz abiatuko gara. Horrekin batera, betiko lez, errezeta (Marrubi marmelada), liburua (Goiatz Labandibarren “Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak”), musika (Igor Arzuaga) eta agenda jorratuko ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/zereingouasteburuan/160528_zeingou.mp3 Deskargatu hemen
Joseba B. Lenoirrek lan berria aurkeztu zuen maiatzaren 19an “Eguzkiari begietara so”( Autoprodukzioa , 2016) Bilboko Kafe Antzokian, Miren Narbaiza eta Ander Mujika lagun.Hona dakargu prentsaurrekoa eta kanta bi zuzenean; hori eta Fetitxe, Baobabs Will Destroy Your Planet eta Torii labatik atera berri!! Egurrrreeee!!! https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/160526artayorran_248.mp3 Deskargatu hemen
Bukatu da, bukatu da… bukatu da, akabo…! Bai, bukatu da Bizkaiko Bertsolari txapelketaren udaberriko fasea, Getxon bukatu ere. Eta gure POTTO irratsaioan izan dugu horren notiziarik; Getxon bertan izan gara bertako saioan izandako bertso alerik preziatuenez gozatzen. Bertan Malen Amenabar izan zen garaile, eta, honenbestez, erabakita geratu da Udagoieneko fasean […]
Prekarietatea arazo sozial larria dela, langile guztien arazoa dela eta ekintza sindikala eraberritu behar dela nabarmendu du gurean Ainhoa Etxaidek, sindikatuko idazkari nagusiak. “Prekarietatearen kontrako borrokan jauzi bat emango dugu. Prekarietatearen milaka aurpegi agerian jarriz, alternatibak aldarrikatu eta borrokatzera goaz”; helburu horrekin datorren maiatzaren 28an LAB sindikatuak mobilizazio nazionala egingo […]
Museoa artearen, historiaren, teknikaren eta zientziaren aldetik interesa duten objektuak bildu, sailkatu eta jendaurrean ikusgai jartzen diren lekua da. Baina egun gordailua baino asko gehiago dira Museoak. Maiatzaren 18an museoen nazioarteko eguna ospatu zen, aitzakia ederra komunikabideetan albistea egiteko, ekintza ezberdinak antolatzeko. Guk ere egun hori probestu nahi dugu eta […]
