Kataluniako egoera-sozio-ekonomikoaren berri ekartzen digu hamabostean behin Aritz Galarraga kazetariak. Oraingoan bi gai jorratu ditu, nagusiki: alde batetik, Espainiako eta Kataluniako legeen arteko talka etengabea eta, bestetik, bertan Espainiako hauteskunde orokor errepikatuak direla bizi duten giroa. Lehen gaiari dagokionez, Aritzek azpimarratu du Espainiako Autzitegi Konstituzionalak berez eta berariaz deuseztatzen duela […]

Badakizu “Mariñelaren zai” kanta (Sorotan Bele) ” Wily O´Willbury” herri-kanta eskoziarra dela? Gaur gurean, bertsioak :Gorka Urbizu Vs Lou Reed;  Zea Mays Vs Mikel Laboa;  Mikel Errazkin & Ane Irazu Vs R.Ordorika;  PiLT Vs Oskorri; Su Ta Gar Vs Mikel Laboa; biniloaren atalean, Adela Ibaberen istorioa ezagutuko dugu Oskorrirekin. Egurreee!! […]

Gizartearen sentsibilizazioa lantzeko estrategia bat da Zurrumurruen Aurkako Sarea, arrazismoaren eta xenofobiaren prebentzioan lan egingo duena. Hainbat udal, erakunde publiko eta eragile sozialek bultzatu dute. Elkarte ugariren lana saretu eta praktika positiboak lantzeko, zurrumurrurikez.eus webgunea eta sare sozialak jarri dituzte martxan. Sareko kide Anaitze Agirre izan da gurean.   https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160505_anaitze_agiurre.mp3 […]

Rafa Ruedak disko baten gomendio egin digu, gaurkoan Javier Muguruzaren azken lanaz berba egin digu, Toneti anaiak deiturikoa. Abenduan plazaratu zuen, azken lanetan ohiko izan duen moduan oraingoan ere Mikel Azpirozen pianoaren melodiak lagun izan ditu, bere bakarkako ibilbidearen 14. lana da. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160505_rafarueda-jabiermuguruza_tonetianaiak.mp3 Deskargatu hemen

Agur, bertsozale! Agur eta ohore, bai, eta biba bertsoa! Horixe esan behar Bizkaiko Txapelketaz gozatzen ari garen garaiotan. Zapatuan izan zen bizkaiko bertsolarien jardunaz gozatzeko aukera, eta ondo gozatu ere! Derion jokatutako kanporaketan Imanol Uria izan zen garaile (eta oraingoz berak bildu ditu punturik gehien udaberriko kanporaketaren zorroan), eta atzetik […]

Leioako Umore azoka kale artisten plaza bilakatuko da maitzaren 19tik 22ra. XVII edizioak 21 estreinaldi ekarriko ditu, orotara 121 emanaldi lau egunetan zehar. Dantza, antzerkia, zirkua edo clown ikuskizunak osatuko dute progrmazioa. Bertako, estatuko eta nazioarteko taldeak parte hartuko dute. Azoka izaera izanik 200 profesionaletik gora egongo dira Leioan. Beste […]

Jaio aurretik sailkatu egiten gaituzte. Lehenego ekografietatik genitalak ikusi eta sailkatu egiten gaituzte. Zakila baduzu gizona zara  eta ez baduzu, emakumea. Genitalek markatzen dute gure generoa. Eta generoak, gure bizitza. Haur transexualen ingurua berba egin dugu Igor Erauzkin sexologoarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160503_igor_erauzkin_transexualitateaz.mp3 Deskargatu hemen

Euskarazko zinema arrisku bizian ikusten du Ibaia euskal ekoizle burujabeen elkarteak, Espaniako kultura ministerioak ikus-entzunezko sektorearen diru laguntzak arautzean egin dituen irizpide aldaketen ondorioz.  Egoera aztertu eta euskarazko zinemaren ahaulguneak eta indarguneak aztertu ditugu Miren Manias Ikus entzunezko komunikazion Doktorea. https://bilbohiria.com/docs2/2016/piperpolis/150503_piperpolis_miren_manias.mp3 Deskargatu hemen

Beti ibili izan da euskarari lotutako jardunean. Arrasaten jaio eta bertan bizi izan da bere aldi guzitan, ia-ia. Gaur egun Euskaltzaleen Topagunean zuzendari, AEKn, AEDn eta ingurukoetan urte luzez jardun eta gero. Orain, 20000 lagun eta 90 elkarte biltzen dituen Topagunean erronka ugari: euren jarduna berrasmatzea, eragin handiagoa lortzea, sentsibilizazioan […]