Bilboko udalak harrera egin zion ostiralean Takbar Haddi saharar ekintzaileari. Bere semearen heriotza argitzeko emakume honek hainbat protesta egin ditu eta egun hauetan Euskal Herrian da bere semearen alde justizia eskatzen. Mohamed Lamin Haidala bere semea 2015eko otsailaren 8an hil zen Marokoko kolono talde baten eraso bortitza pairatu ondoren. Udaletxean […]
Greziako poliziak Europako Batasunaren guztizko oniritziaz Idomeniko kanpalekuak husten hasiak direla jakin dugun goiz honetan, bertatik etorri berriak diren bi lagunekin mintzatu gara Hizpidea irratsaioan. Nati Ovelleiro eta Adela Etxebarria dira bi lagun horiek, Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaiko Plataformako kide direnak. Bertan egin duten lana azaltzeaz batera, zehaztasun eta xehetasun […]
Uribe Kostako zenbait herritan erabakitzeko eskubidearen gaineko herri galdeketa egingo dute 2017ko apirilean. Hain zuzen ere, Barrikan, Lemoizen, Urdulizen eta Sopelan egingo dira aipaturiko galdeketak. Ordura arteko urrats guztiak emateko eta bide horretan atxikimendu gehiago lortzeko, Batzorde Sustatzailea eratu dute antolatzaileek, pentsaera eta joera anitzeko partaideak biltzen dituen batzordea, hain […]
Pint of science ekimena 2012an sortu zen Ingalaterran. Zientzia eta zientzialarien ikerketak gizarteari heltzeko beste modu bat da. Atzo izan zen lehen ekitaldia Bilbon. Jone Uria matematikaria eta Eneko Axpe fisikaria aritu ziren. Fraktalak zer diren azaldu zuten. Fraktalak forma geometriko eder eta berezienetako batzuk dira; berdinak dirudite eskala desberdinetan […]
UEU erakundeak aurtengo udarako ikastaro eta jardunaldiak aurkeztu berri dituela eta, programazio horren antolatzaile lanetan dabilen Irati Iciarrengana jo dugu, informazioa bertatik bertara jaso nahian. Baina aurtengo egitaraua jorratzen hasi baino lehen, UEUren beraren historia egin diezagun eskatu diogu Iratiri. 1973an sortu zen UEU Donibane Lohizune, Hegoaldean artean diktadura zegoelako. […]
Karlos Zurutuza Kazetaria Irak, Iran, Afganistan, Kurdistan, Siria, Pakistan eta Libian lan egin du besteren artean. IPS, Al Jazeera, Gara eta Deutsche Welle-ko ohiko kolaboratzailea da, ekialde hurbilean ibiltzen da, gatazka guneetan. Freelance gisa diharduen kazetaria da, eta gatazka armatuetan espezializatu da. Argia, Gara, Berria eta 7K komunikabideekin lan egin […]
Patxi Ruiz de Samaniegorekin mintzatu gara gaur Hizpidea magazineko hasierako tartean. Espainiako hauteskundeen inguruan dagoen giro politikoa jorratu du Patxik, lehenik Espainian ekainaren 26an egingo diren hauteskunde orokorrei buruzkoa eta gero horiek Hego Euskal Herrian udazkenean izango diren autonomikoetan izan dezaketen eragina. Gure kolaboratzaileak polarizazio moduko bat ikusten du Espainian […]
Astelehena izaki, ekonomian murgildu gara Jon Bernat Zubiriren eskutik. Gure ekonomialariak zorraz jardun du gaurkoan, publikoaz zein pribatuaz, bataren eta bestearen ezaugarriak zehazki azalduz. Zorpetze publikoak Eurogune deiturikoan sortu dituen arazo itzelak eta arazo horietatik eratorri diren mendekotasun eta morrontza ekonomikoak aipatu ditu berak. Beste herrialde batzuen datuak ere eman […]
Asteburu honetan bilbidea egitera Ezkio-Itsaso ( Goierri ) aldera joango gara. Horrekin batera,errezet ( Ukondotxoak oporto saltsan ), liburua ( Goiatz Labandibarren “Fotogramak” ), musika ( Voltaia ) eta agenda jorratuko ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/zereingouasteburuan/160521_zeingou.mp3 Deskargatu hemen
Eskolara ikaskide berri bat etorriko da eta Ane Monna, Oskola eta Karramarroi kezkatuta daude ez dakitelako nolakoa izango den https://bilbohiria.com/docs2/2016/gaurezdagoeskolarik/160520gaur_ez_dago_eskolarik_kanguro_bat.mp3 Deskargatu hemen
