Agur, bertsozale! Bizkaiko Bertsolari Txapelketak bigarren saioa izan zuen Bermion, eta POTTO irratsaioko lagunak ere han izan ziren, saioaz gozatzen. Bixi-bixi joan zen txapelketako bertso-saioa eta, pronostikoei kasu eginda, Ander Elortegi nagusitu zen. Zelan ez, gure bertsolaritza ardatz duen saioan, Bermioko bertsoaldiak eta beste hainbat kontu izan ditugu hizpide, tartean […]

Shane McGowan The Poges talde mitikoaren kantaria izan zen. Folk taldearekiko zuen miresmenak bultzatuta Unai Elorriga idazleak McGowanen bizitzan oinarritu da istorioa idazteko eta Gibelurdinek taldeak musika jarri du. Ostiralean estreniatuko dute ikuskizuna. Petti & Etxeko uzta ‘Hotzikarak’ deituriko lana aurkeztu berri dute. 10 kantu berri zuzenean grabatua zuzenan jotzeko. […]

… eta udaberriarekin batera, abían da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa! Potto saioan, zapatuarekin batera eta Berrizen izan zen Bizkaiko Txapelketaren aurreneko kanporaketa aztertu dugu eta, aurreko egunean, barikuan, Bilboko alde zaharrean kokatuta dagoen Iñakiren tabernan jokatutako Mauri-Apolo sariketaren nondik norakoak. Zelan ez, agenda-proposamena ERE izan dugu, bertsozalearen buru-belarrien gozagarri. Biba bertsoa! […]

Aurten Bizkaiko Antzerki ikastegiak 20 urte betetzen ditu, 20 urte Euskal Herriko profesional eta artisten formakuntzan. Urteurrenaren aitzakian apirila eta ekaina bitarte hainbat ekimen egingo dituzte. Antzelan berria estreinatuko dute ikasleek aste honetan ‘Carne, el carnicero y los pecados de los otros’. Baratzako kale antzerki jaialdia parte hartuko dute eta […]

Asteburu honetako proposamen berezia Bilboko LORALDIA 2016. Ibilbidea Arbailako mendilerroko magalean egingo dugu ( Zuberoa ). Horrekin batera, betiko lez, errezeta ( amerikar tortatxoak), liburua ( Unai Villenaren “Hauts haietatik”), diskoa ( Sorkunen “Ziklomorfosia”) eta agenda jorratuko ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/zereingouasteburuan/160409zeingou.mp3 Deskargatu hemen

Martxoaren 15ean MURSEGO (Maite Arroitajauregi-Eibar, 1977) Gabriel Aresti Euskaltegiko ikasleei bere musika eskaintzera eta azaltzera etorri zen, Kafe Antzokiko hitzaldi musikatuen zikloaren barruan. Bere ibilbidea, gustuak, eta doinuak ederto azaldu zituen, kantuak jotzeaz eta abesteaz gain. Adi!! Zabaldu belarriak! https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/160407artayorran.mp3 Deskargatu hemen

Eneko Abasolo “Abarkas” bertsolariaren bisita aprobetxatu eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren berri eman dugu POTTO irratsaioan. Entrenamentuetako trukuak kontatu dizkigu eta beste hainbat bitxikeria (gaiei zelan heldu, errima-familien aukeraketa, txapelketarako prestaketa…). Halaber, apirilaren 4an, Bilboko Kafe Antzokian izan zen Garai hura gara ikuskizunaren ale batzuk ere ekarri ditugu uhinetara (Xabier Lizaso […]

Ana Gandara ikerlariarekin batera euskal kantugintza berriaren sorreraz eta Ez dok amairu mugimeduaren inguruan aritu gara. ‘Euskal ondare kulturalaren moldatzea  1960tik 1990 urtera euskal kultur sistemaren oinarri’ tesia bukatu berri du. Ahozko ondare kulturalaz, musikaz eta kulturaz aritu gara. Bestetik haur liburuaren nazioarteko eguna izan berri da. Aurten Luciana Sandronik […]