Saioaren lehen zatian Jefferson Airplane hil berri den Paul Kantner gitarra jotzailearen taldea entzun dugu, baita Belako eta Lee “scratch”Perry ere. Bigarren zatian, Pedro Eliasek, Lou Topeten “Kantu bat gutxiago” CDko lau kantu eta haien jatorrizko bertsioak aipatu dizkigu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/soinugela/160211soinugelajefferson.mp3 Deskargatu hemen

Gune Irekikoetan (Open Space) ezagutu izan dugu, eta orain OSELE.16an bidaide gabiltza. Donostiarra Lasarten bizi, eta Ibon Burgoa saioko teknikariak argi ikusi duenez, “saltserue”. Musika taldeetan ibilitakoa eta orain beste abenturatxo batenbateriari ekiteko irrikitan; bestalde, energia tarifarik merkeenak aukeratzen laguntzen enpresei; baita kultura herritarrengana zabaltzen aspaldian Xpressionk! elkartean,… eta 2014tik-edo […]

Nafarroan ere bada bertso-txapelketarik, Bardoak ekimena ospatzen ari baitira lurralde osoan barna. Taldeka antolatuta, Nafarroako bertso-eskolak ari dira parte hartzen ekimen-txapelketa honetan, eta Pottoko lagunek hara eraman gaituzte, txapelketa horretako saioetan izan diren kontuak bertso-doinuen bidez. Nafarroatik Bizkaiko Zeani herrirako saltoa egin dute gero, eta bertan izan den bertso-jaialdi mundiala […]

Lomce legeak babesturik, EAEko hezkuntza sarean ezarri nahi duten azterketa bidezko ebaluazio sistema aztertu eta eta kritikatu du LAB sindikatuko irakaskuntza arloko arduraduna den Ruben Iglesiasek. Estatuak inposatutako ebaluazio sistema horrek gure hezkuntza ereduari eta, batez ere,gure haurrei dakarzkien kalteak azpimarratu ditu gure gonbidatuak. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160210hizpidearubeniglesias.mp3 Deskargatu hemen

“EAEn gobernu berria eratzea da gure helburua” dio Ahal duguko Lander Martinezek aste honetako Argiaren azalean. Net hurbilean, Pello Zubiriak idatzitako Filantrokapitalistak, erruki handiz kateatzen gaituzten oligarka horiek, aberats handien filantropiaz. agertzen zaizkigu, eta Françoise David elkarrizketatu dute ale honen Argi Kontra atalean. Ostiralean aurtengo Argia sariak emango dituztela aipatzeaz […]