Jaio aurretik sailkatu egiten gaituzte. Lehenego ekografietatik genitalak ikusi eta sailkatu egiten gaituzte. Zakila baduzu gizona zara  eta ez baduzu, emakumea. Genitalek markatzen dute gure generoa. Eta generoak, gure bizitza. Haur transexualen ingurua berba egin dugu Igor Erauzkin sexologoarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160503_igor_erauzkin_transexualitateaz.mp3 Deskargatu hemen

Euskarazko zinema arrisku bizian ikusten du Ibaia euskal ekoizle burujabeen elkarteak, Espaniako kultura ministerioak ikus-entzunezko sektorearen diru laguntzak arautzean egin dituen irizpide aldaketen ondorioz.  Egoera aztertu eta euskarazko zinemaren ahaulguneak eta indarguneak aztertu ditugu Miren Manias Ikus entzunezko komunikazion Doktorea. https://bilbohiria.com/docs2/2016/piperpolis/150503_piperpolis_miren_manias.mp3 Deskargatu hemen

Beti ibili izan da euskarari lotutako jardunean. Arrasaten jaio eta bertan bizi izan da bere aldi guzitan, ia-ia. Gaur egun Euskaltzaleen Topagunean zuzendari, AEKn, AEDn eta ingurukoetan urte luzez jardun eta gero. Orain, 20000 lagun eta 90 elkarte biltzen dituen Topagunean erronka ugari: euren jarduna berrasmatzea, eragin handiagoa lortzea, sentsibilizazioan […]

The Middle Fingers taldeak lehenengo lana kaleratu berri du (Baga Biga,2016); Blboko Kafe Antzokian izan ziren lana aurkezten prentsaurrekoan eta kanta bi jo zituzten zuzenean; hori guztia eta Joseba B. Lenoir Gang Itoizen meedle basatia jotzen. Biniloaren tartean, Jose mari argoitia gogoratuko dugu Itoizen “Marea Gora” entzunda(1983). Egurre! https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/160428artayorran.mp3 Deskargatu […]

Bizkaiko Bertsolari Txapelketak aurrera darrai, eta asteburu honetan beste bi kanporaketa izan dira: zapatuan eta domekan. Bertsozale andana bildu zen bi saioetan, eta aretoak lepo bere ziren. Zapatuan, Astrabudua; domekan, Ondarru. Bietan ian zen Bertsolarien jardunarekin gozatzeko parada, eta bietan garaile emakumeak izan ziren: Astrabuduan, Arrate Illaro; Ondarrun, Nerea Ibartzabal. […]

Asteburu honetan Uliako itsaslabarretaraino joango gara ibilbidea egitera eta, gero, San Pedrora jaitsi eta bertako ostatu galiziar batean bazkaldu ostean, Albaola itsas faktoria bisitatu dezakegu. Horrez gain, betiko lez, errezeta (Kafe Antzokiko Urko Elgezabalen eskutik Oierren amamaren enpanada egiten ikasiko dugu), liburua (Ane Jaka eta Patxi Gallegoren Marimutila naiz), diskoa […]