Anatoli Vassiliev-ek idatzi du aurtego antzerkiaren nazioarteko mezua. Honako galderarekin hasi du mezua; Antzerkia behar du? Galdera horri erantzuten zaiatu gara. Gaurko saioan oholtzara igo gara. Paskua astean, Aulestin ADEL topaketen hamaikagarren edizioa ospatuko da. Arte eszenikoetan euskaraz aritzen direnentzat topagunea. Ikastaroez gain eskaitza zabala izango da. Artedramako Ander Lipusek […]
Aste Santuko oporrez gozatu aurretik, POTTO irratsaioak bere azken kolpea eman du. Batetik, barikuan, Bilboko Kafe Antzokian jokatu zen BBK Bizkaiko Bertsolari gazteen txapelketa (Hego Uribe eta Busturialdearen artean izandakoa) izan dugu hizpide; eta, besterik, zapatuan, Plentziako Danontzat gaztetxean jokatu zen Uribe Kostako 8 puntutan ekimenaren finala izan dugu, bertan, […]
Asteburu honetako proposamen berezia KOBAZULOEN EGUNA. Ibilbidea egitera Ikaburu-Zugarramurdi-Sara aldera joango gara. Horrekin batera ,betiko lez, errezeta(Indaba krema bere sakramentuekin) diskoa(Keu Agirretxearen azken lana “Nomadak eta Kofrea”) , eta Bilboko agenda ere jorratuko ditugu https://bilbohiria.com/docs2/2016/zereingouasteburuan/160319zeingou.mp3 Deskargatu hemen
Kontxo! Gaur Karramarroi eguzkiaren bila joan da, oso triste eta kikilduta baitago horrenbeste hotzekin. Ane Monna eta Oskolari mezutxo bat bidali die. Ane Monnak eta Oskolak eguzkiaren desagerpenaren arrazoiak bilatzea erabaki dute. https://bilbohiria.com/docs2/2016/gaurezdagoeskolarik/160318gaurezdagoeskolarik_oroimenik%20gabeko_eguzkia.mp3 Deskargatu hemen.
Peiremansek “Bigarren Saria”(Autoprodukzioa,2016) kaleratu berri du; Billboko Kafe Antzokian emandako prentsaurrekoa dakargu, Imanol Ubeda eta Gorka Urbizugaz; horrekin batera, Blaka, Fetitxe, Zingira eta Nigara Zuek bezalako proposamenaK. Altxa bolumena! Egurrreee!! Biniloaren apologian, 80ko hamarkadaz gogoratu gara (ahal izan dugun neurrian, behintzat) eta Akelarre taldearen “Bertsolari” kortan jarri dugu orratza. https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/160317artayorran_peiremans.mp3 […]
Gaurko POTTO saioan, martxoaren 12an, eta zapatuarekin batera, Bilboko Kafe Antzokian izandako bertso-bazkaria izan dugu hizpide nagusi. Bertan izan ziren kantuan Andoni Egaña eta Igor Elortza bertsolari-munstroak; saio elegantea osatu zuten 60 lagunen aurrean eta Joxemiel Larrabeitiren aginduetara. Zelan ez, aurreko saioetan lez, agenda-proposamena ERE izan da, bertso-jana dagoen seinale. […]
Gaur guztokoen ditugun janariei buruz hitz egin dugu. Babarrunak dira karramarroiren gustokoenak baina gero puskerrak botatzen dituenez Oskolak eta Ane Monnak irratira joan baino lehen ez diote jaten itsi. https://bilbohiria.com/docs2/2016/gaurezdagoeskolarik/160311gaurezdagoeskolarikbabarrungagikoa.mp3 Deskargatu hemen
Asteburu honetako proposamen berezia Segurako XXI. Iparra-Hegoa Aste Kulturala izango da. Ibilbidea Goierrin bertan egingo dugu, Zerain herrian hain zuzen. Horretaz aparte, betiko lez, plater bat ( neguko menestra), disko bat ( Amorante proiektuaren “Dogma” kanta Rafa Ruedaren eskutik), liburu bat (Pako Suduperen “Txillardegiren borroka abertzalea”) eta agenda jorratuko ditugu. […]
Lehenengo orduan “Cracker” taldearen “Berkeley to Bakersfield” CD berria aurkeztu dugu. Iggy Pop, Henry Mancini,Georgie Fame eta Belako entzun ditugu. Saioaren bigarren orduan berriz, Jamaikako Lee Perry-ren lanak entzun ditugu. Martxoaren 22an Jamaikarra Bilbon ikusteko parada izango baitugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/soinugela/160310soinugelacrackers.mp3 Deskargatu Hemen
Jabier Muguruzaren lan berria ezagutzeko aukera izan dugu, 14garren lana du. Katalunian grabatu du, zuzenean. Soinujolerekin diskoaren xehetasunak ezagutu ditugu. Saioaren bigarren atalean Pott, Ustela eta Oh Euzkadi literatur aldizkariak izan ditugu hizpide.Beñat Sarasol literatur irakasleak aztertu ditu aldizkariak ‘ Bainaren belaunaldia’ deituriko lanean, Amorebieta-Etxanoko Udalak 2013an deitutako Aia Santi […]
