Jolas zerrenda: Ez dakigu zein kantu jarri genituen saio honetan keak ez baitzigun uzten kantuen izenak ikusten baina badakigu soinu bandetatik hartu genituela denak. “Dirty Harry”, “Orfeu Negro”, “Down By Law”, “In The Heat Of The Night”, eta abarren soinu bandetatik hartu genituen kantuak, hori bai gogoratzen dugu!! Entzun nahi […]

Gurko saioan Jurgi Ekiza musikariaren bisita izan dugu. Willis Drummonden geldialdia baliatu eta bakarka diskoa landu du. Ekiza moduan aurkeztu du lana eta bidehutsen 36garren erreferentzia jarri dio izenburua. Lan pertsolana dela kontatu dugu eta kantuak denetariakoak dira esaldi bakarrekoak, luzeak laburrak. Martxoan diskoa zuzenean aurkeztuko du, bakarka ere. Saioaren […]

Astebruru honetako proposamen berezia BERTSO-DERBI IBILTARIA. Ibilbidea egitera Zugaztietara (La Arboleda) joango gara. Horrekin batera, betiko lez, errezeta ( txitxirio krixpetak ), liburua (Julen Belamunoren “Gaueko zaintzailea”), diskoa (  Jesus Mª Lopetegi, Harkaitz Cano eta Antton Olariagak eginiko “Itzal zaunka” proiektu multidiziplinarra) eta Bilboko agenda jorratuko ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/zereingouasteburuan/160220zeingoueuskalderbya.mp3 Deskargatu hemen

Asier Ibaibarraga, Bizkaiko Bertsozale elkartearen burua izan dugu gaurkoan Bilbo Hiria irratiaren estudioetan gonbidatu. Gure POTTO irratsaiora etorri da Bizkaiko Bertsolaritzak duen osasunaren berri ematen, eta gure POTTO-lagunek aukera probestu dute bertsolaritza hainbat esparrutatik zukutzeko: epaileen lana, gai-jartzaileak, Bizkaiko txapelketa…  Ez galdu aukerarik eta entzun, kontu interesgarri asko ditu kontatzeko […]

Asteburu honetan bi proposamen nagusi izango ditugu: bata Bilbao-Bilbao lasterketa eta bestea Talo Eguna Lasturren (Deba). Ibilbidea egitera Guardiako aintziretaraino joango gar. Horrekin batera, betiko lez, errezeta (bizkotxoa), liburua (Iñaki Petxarromanen “Kearen Fiordoa”), musika arloa (Liher) eta agenda jorratuko ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/zereingouasteburuan/160213zeingouasteburuan.mp3 Deskargatu hemen