Gaur Karramarroi,ohea egin gabe joan da etxetik. Hori dela eta oso kezkatuta heldu da irratira. Ane Monnak eta Oskolak ez dela hainbesterako esan diote. Amaieran hiruren artean karramarroiren kezka kanporatu dute eta irtenbide bat asmatu dute amak bronka ez botatzeko: abesti bat kantatzen! https://bilbohiria.com/docs2/2016/gaurezdagoeskolarik/160128gaurezdagoeskolariktxorimokofina.mp3 Deskargatu hemen
Asteburu honetako proposamen berezia Ituren eta Zubieta herrietako joaldunak dira. Ibilbidea egitera Santiago parke naturalera joango gara. Horrekin batera, betiko lez, errezeta (Legatza ondarrutar erara), liburua (Julen Belamunoren “Ukabilak eta loreak”), diskoa (Jurgi Ekizaren ” Hertzetan”) eta Bizkaia aldeko agenda jorratuko ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/zereingouasteburuan/160130zeingouiturenzubietaihauteriak.mp3 Deskargatu hemen
Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatuta, Ikusi eta Ikasi programaren 12. edizoa martxan dugu pasa den asteartetik, inoiz baino jarduera gehiagorekin: 58 hain zuzen. Bi eta zortzi urte bitarteko umeei dedikatua, gurasoek hainbat ordu, talerren bidez, izango dituzte aldi honetan. Aurten, gainera, Santutxu eta Zorrotzako auzoguneetara zabaldu […]
Lehenengo orduan, Pedro Elias Igartuak soul bilduma berezi bat ekarri digu: “Back to the river” izenarakin, hainbat kantari entzuteko parada izan dugu: Solomon Burke, Betty Lavette, William Bell, Otis Redding, Eddie Floyd… Bigarren orduan, aldiz, Pedrok Alvin anaiak, Ken Zazpi, D. Bowie, Igelaren Banda edo Count Bishops jarri dizkigu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/soinugela/160127soinugela.mp3 […]
Gaur Aritz Galarraga kolaboratzailea izan dugu gurekin eta hasteko berri “txikiagoak” aipatu ditu, Ada Colauren alderdi berriarena aztertu baino lehen. Berri horien artean aipatu ditu Gironako alkate berriaren inguruko gorabeherak, Puigdemont eta Ines Arrimadasen arteko bilera, eta CUPeko emakumeen erreakzioa, azkenaldiko iruzkin matxisten aurrean. Gero, Ada Colauren egitasmoarekin eta Kataluniako […]
Bi gonbidatu izan ditugu gaur ere, Ion Ansa eta Maite Asensio, eta aukeratutako gaiak Sorbonako hitzaldiak eta Gasteizko krimena izan dira. Ion Ansa, Taubira ministroaren dimisioa aipatzeaz gaian, Frantziar estatuan serioagoak direla gai honetaz hitz egiten esan digu. Maite Asensio, aldiz, Gasteizko krimenaren atzean dagoena aztertzen saiatu da: bere iritziz, […]
Gaindegiak egindako ikerketa baten arabera, Euskal Herriak 100.000 biztanle gutxiago izango ditu 2030ean. Salbuespena Lapurdi izango da, honek hazkundea ezagutuko baitu. Eta Plentzia-Mungia eremua, gutxiago baina haziko da. Gainontzeko eskualde guztiek, Gaindegiko koordinatzaile Imanol Esnaolak azaldu digunez, populazioa galduko dute bereziki Bizkaia, Gipuzkoa eta Zuberoan. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160128hizpideaimanolesnaola.mp3 Deskargatu hemen
Jolas Zerrenda: 1. ZÉLIA BARBOSA Carcará 2. TAMBA 4 Samba Blim 3. GERALDO VANDRÉ Hora De Lutar 4. MILTINHO Faça Como Eu 5. ELIS REGINA Teresa Sabe Sambar 6. JORGE BEN Rosa, Menina Rosa 7. MARÍLIA MEDALHA Maria Moita 8. MILTON NASCIMENTO Tres Pontas 9. ELIS REGINA Roda 10. ZIMBO […]
Gaur, Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu Ibaizabal goizeko magazinearen atal honetan. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160128asteanezabala.mp3 Deskargatu hemen
2015eko urteari behin betiko agurra egite aldera, POTTOko lagunek (Axier Goñik, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak) atzera begiratua eskaini diote iragan den urteari. Bertso aukeratuen zerrenda ekarri dute entzuleen buru-belarrien gozagarri, beraz, piztu irratia eta… ke biba el berso!!! https://bilbohiria.com/docs2/2016/potto/160127potto.mp3 Deskargatu hemen
