Nakor eta Karlos etorri zaizkigu, Otxarkoagako Pa… Ya konpartsa aurkeztera. Kanpaia galdu berri dute, Eguzkizaleak-ek eskuratu baitu aurten, baina garrantzia kendu nahi izan diote euren auzoviet-arekin irabazi ez izanari. Indar handiko konpartsatzat dute euren buru, horregatik urtero txupinaren bezperan, ostiralean, hasten dira motorrak berotzen fanfarriarekin. Hala ere, indar gehienak gastatuta […]
Mikel Oñederra algaratar azkoitiarrak ekarrita etorri dira Aitza eta beste trikitilariak. Bost gazteko koadrilla ekarri du, berez 12 diren arren. Trikiti zaharra eta pieza gazteak, ondo pasatzea, jaiak, jan-edana eta jaiak girotzea maite dute. Gaur Bilbora etorri dira, Iparralde Eguna alaitzera. Landakanda pandero maisuaren estiloan jo dizkigute pieza sendo batzuk… […]
Aste Nagusian jateko faltarik ez da izaten, gehiago falta izaten da loa eta atsedena, ordu gehienak esna ematen baititugu. Gose taldeko lagunen bisita jaso dugu, Osoron eta Ines, faranduleroa eta folklorikoa, batak besteari esatera, ardoa edatera. Askotan egonak dira gure jaietan eta astelehenean Kulturgunean jo zuten. Oraindik ez ei dakite […]
Igor Auzotarrok koordinakundeko ordezkaria dugu. Duela urte batzuk Bilboko zenbait auzotako Jai Batzordeen artean Auzotarrok koordinakundea sortu zuten, herri jaien antolakuntzan indarrak eta esperientziak batzeko asmoz. Guztiok ditugun arazoei erantzun bateratua eta koordinatua emateko asmoa du elkarte honek eta kultura sustatzeko auzoen arteko elkarlana bultzatzeko, kide diren 22 auzoetan. Aste […]
Askapeña konpartsako Itsaso etorri zaigu, pixkat nekatuta, bart txandan ibili delako. Txosnan “lan asko, baina gustora” egiten dela dio. Berak kontatu digu Askapeña duela 24 urte Bilbon euskal internazionalismoaren inguruan zebiltzaten lagun batzuek sortu zutela. Konpartsa “gero eta sendoagoa” dela kontatu digu, urte osoan, Bilboko Konpertsen programazio batzordean eta beste ekintzetan dabilena. […]
Astelehenaz geroztik hemen gaude egunero Areatzako zubiaren buruan. Jaietako zubi burua izan nahi dugu, entzuleentzat Aste Nagusia zer den eta aste hau egiten dutenak nortzuk diren aurkezteko. Gu Bilbo Hiria irratia eta 97 irratia egiten dugun lagunak gara. Larunbatera arte hemen izango gara zuzenean 12:00etatik 14:00etara, beraz, ordu tarte horretan […]
Aurten hirugarren urtea du ALGARA konpartsaren Katalunia Egunak. Gaurkoan Societat Coral El Gotim taldea etorri zaigu. Gizonezkoez osatutako taldea da, zuzendaria izan ezik, eta caramellesen ateratzen dira kantatzera. Llorençetik kanpo kantatuko duten lehen aldia da eta sardanak, habanerak, euskaraz eta katalanez kantatuko dituzte. Kantaera eta talde mota tradizionala osatu nahi izan dute, […]
Ylenia Baglietto eta Mikel Losada aktoreekin Caperucita feroz antzezlanaz jardun dugu. Egunotan BBK aretoan ari dira eskaintzen, asteazkenera arte, 20etan eta 11:45ean. Aste Nagusian nagusi izan ohi diren kanpoko ekoizpen handiez gain, bertako aktoreek antzeztutako bertako antzezlanak ere badira egunotan (Pabellon 6-en ere bada emanaldirik). Hurrenez hurren, eibartarra eta ermuarra […]
“Moskeo” kanpainia egin dute, bideo biralak eta mugimendu kriptikoak sare sozialetan… atzean zer zegoen kontatu gabe. Jakinmina sortu dute, inondik inora, eta denbora gutxian jarraitzaile mordoa lortu. Larunbatean, baina, Llano Proiekt hori zer demontre zen jakin genuen: Barakaldoko auzo bateko kartoi banda da, baina ez nolanahikoa: 1978tik martxan dagoen banda da eta […]
Oihana Pascual eta Gurutze Beitia hartu ditugu gure estudioan, hamaiketakoa jan bitartean. Neke apur bat somatzen zaie baina oraindik Aerobithoierako sasoian daude. Oihana euskara irakaslea da, Gurutze, berriz, ikaslea, eta elkarrizketa osoan euskaraz ederto moldatu da. Txupinean bizi izandakoak, pasadizuak, euria, jendetza… Aktorea den arren, larunbatean oso urduri egon zela […]
