Aikor-ek ere, Txoriherriko euskal aldizkariak, arazo ekonomikoak ditu. Hori dela kausa, ekainean hasi ziren Aikorlagunak kanpainarekin eta orain arte, Alex Atxutegik kontatu digunez, erantzun ona jaso dute. Horrez gain, asteburuan bideo bat aurkeztuko dute. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141028solasalexatxutegi.mp3 Deskargatu hemen
Hilabetea: urria 2014
Infernurea joan etorri bat da liburua hau, Miren Agur Meabe idazleak hitzaurrean dioen moduan. Emakume baten gaixotze mentala, ospitale psikiatriko batean sartzea eta osatzea konatzen digu. Erraietatik idatzitako eleberria da. Alaine Agirreizan dugu gaurko saioko bidelagun. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/141027piperpolisalaineagirre.mp3 Deskargatu hemen
Gabriel Arestiri dedikatutako zikloaren azken ekitaldia izango da Kafe Antzokian. Rafa Ruedak Arestiren 7 poema musikatu ditu, eta azalpenekin batera, goizez zein arratsaldez ibiliko da biharkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141027solasrafarueda.mp3 Deskargatu hemen
Izugarria benetan pasa den astean Tolosaldean AHTren lanek egindako zuloa. Berriro gertatu da (gogoratu lan horietan bederen 8 langile hil direla) eta deigarria Eusko Jaurlaritzaren erantzuna”Ohikoa da”. Ohikoa ere zulo ekonomikoa, gero eta handiagoa, Josu Larrinagak azaldu duenez. Azken bolada honetan, Espainiako ADIFek eta Frantziako SNCFk zein Kontuen Auzitegiak kolokan […]
Gaindegiak Espainiar estatuko INEk eta Frantziako INSEEk emandakoak batu ditu: guztira 217.500 langabe ziren irailaren amaieran, duela hiru hilabete baino 15.800 gutxiago. Batzuek diote langabezia jaitsi dela, baina Imanol Esnaolaren ustez enplegua ia ez da sortu, eta prekarietatea gero eta handiagoa da. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141027solasimanolesnaola.mp3 Deskargatu hemen
Gasteizen bezala, Barakaldon ere etorkinek jasotzen dituzten diru-laguntzak murriztu nahi ditu PPk. Momentuz, Gotzon Hermosillak kontatu digunez, proposamen batzuk egin dituzte Udalean. Erantzuna ere heldu zaie, pasa den astean Berri Otxoak elkarteak elkarretaratzea egin zuen neurri horien aurka. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141027solasgotzonhermosilla.mp3 Deskargatu hemen
Ane Monnak eta Karramarroik ez zekiten nondik ateratzen den esnea eta Oskolak esnesaltzailearen ipuina kontatzen die ta guztiok amaitu dira abesten tolon tolon! Tolon tolo! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/gaurezdagoeskolarik/141024gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen
Aste honi dagokiona eta azalean Xabier Iturbe Kutxako zuzendaria. Pertsonaia Leire Olaberria txirrindularia da, eta Erdiko Kaieran Lourdes Mendez antropologoa. Termometroan Gasteizko Olabide ikastolaren 50. urteurrena, eta bukatzeko, Unai Bre erredaktoreak Larrun gehigarria ere komentatu du, “Osasun Publikoaren mitoak” hain zuzen. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141024solasunaibrea.mp3 Deskargatu hemen
Zeanuriko zein Ubideko udalek antolatuta, hainbat kultura elkarterekin batera, larunbatean ehun urte baino gehiagoko tradizioa duen ekimena egingo dute, Zeanuritik Ubidera. Bidean, abereen kontuak egingo dituzte, Jon Urutxurtuk kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141023jonurrutxurtu.mp3 Deskargatu hemen
Datorren astean, astelehenean hasita ospatuko dute Deustuko Gazte lokalaren 23. urteurrena eta hainbat ekitaldi prestatu dituzte. Amaia Mintegik, horrekin batera, okupazio horren historia eta gorabeherak ere kontatu dizkigu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141024solasamaiamintegi.mp3 Deskargatu hemen