Hasi pasa den igandeko Zangozan izandako festarekin, jarraitu Legearen aldaketa horrekin, eta bukatu UPNk berriro erakutsitako jarrerarekin. Horrez gain, Mikel Bujandak Biztanleria Aktiboaren datuak, CANen afera eta Agenda komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141024solasmikelbujanda.mp3 Deskargatu hemen
Hilabetea: urria 2014
Azkenean, Epaitegiak derrigortuta, Bilboko Udalak izena kenduko dio Sanchez Mazas falangistaren kaleari. Horrez gain, Aitziber Ibaibarriagak Bilboko Aurrekontuak , eta Deustun egin nahi duten Makrodiskoteka izan ditu aztergai. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/1411023solasaitziber.mp3 Deskargatu hemen
Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak “Lou Reed, mila esker” CD berria jarri du, Reeden hainbat kanta euskaraz. Gero, Tom Petty & The Heartbreakersen kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, Richard Thompson, Crosby-Still-Nash &Young, eta Sierra Leonako musika entzuteko parada izan dugu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/141022soinugelaloureedmilaezker.mp3 Deskargatu hemen
(guek ere, banpiroak garete: lehenengo pertsonan idatzitako saio bat) Arima lapurrak, munstro odolzaleak, ume-bahitzaileak eta deabruak omen gara. Baina egunekoek josi zituzten lege eta arauz haien orduak eta haien lurrak. Haiek jantzi ziren debekuz eta zigorrez, ez gu. Beraiek marraztu zituzten mugak eta altxatu zituzten hormak, eta gugandik babesteko zirela […]
Gaur bertan zabalduko dute aipatu Erakusketaren bigarren atala: bertan, besteak beste, Pop Arteko Andy Warhol eta Ray Linchestein, edo Txomin Badiola eta Cristina Iglesias ditugu. Bestalde, Alvaro Hilariok beste bi komentario egin ditu: bata, gaur eta bihar Bilbon ikusgai izango den “Pankreas” antzeslana, eta bestea Sestaoko Txirbilenearen urteurrena. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141023solasalvarohilario.mp3 Deskargatu […]
Eskabetxeria, Plentziako portuaren ondoan zegoen eraikina, duela urtebete eraitsi zuten. Hausnarketa egin eta hainbat mobilizazio egin dute eraikin horren alde, hurrengoa datorren igandean, Iñaki Ortigosak azaldu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141023solasinakiortigosa.mp3 Deskargatu hemen
Gaur Hamaika Telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141023solasastlupis.mp3 Deskargatu hemen
Konturatu gabe joan zitzaigun Eremuz Kanporen bigarren denboraldia. Han atzean gelditu da eta urruntzen jarraitzen du oraindik ere, David Lynch-en errepide galduan marra horiak atzean gelditzen diren bezala. Konturatu gabe igaro zaigu baita gure entzuleen belarri estoikoei emaniko atsedenaldia. Joan da minutu, ordu, egun ta astez betetako hilabete pare hori […]
Louisianara hurbildu gara berriz ere gure lagun Kate Chopin-i bisita egitera. Asti gutxirekin genbiltzala eta, apur bat lotsaturik galdetu genion ea kontatuko zigun ipuin laburren bat, ondo genekien-eta tamainak ez diola arduratzen, eta Chopin andreak ederto aseko zituela gure premia grinatsuak. Eta halaxe izan. «Denbora laburrean mundu bete gauza gerta […]
Asteburuan eta aste honetako hasieran izandakoari errepasoa egin ondoren, Mikel Urbeltzek gaurko programatuta diren bi ekimenekin jarraitu du: Lagun Artean Kantari, eta Flying Over taldearen kontzertua. Ostegunean Letz Zep (Led Zeppelin) izango dugu, ostiralean Dead Bronco, larunbatean Pink Tones, eta igandean Allah-las taldea. Datorren astean, kontzertu batzuk izango dira, eta […]