Pasa den astetik, Bilbon eta Bizkaiko herri batzuetan ere. KCD gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta, V. edizioa da aurtengoa, eta Nerea Uriartek esan duenez, hainbat herrialdetako 70 film labur eta dokumental ari dira ematen egunotan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141022solasnereauriarte.mp3 Deskargatu hemen
Hilabetea: urria 2014
Ostegun honetan aurkeztuko dute, Alondegian. Inguma datu-basea berritu du UEUk, eta horren bitartez ia 9.000 euskal egile, 2.000 liburu pasatxo eta 13.600 artikulu kontsulta ditzakegu, Idoia Torregaraik azaldu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141022idoiatorregarai.mp3 Deskargatu hemen
Gaur, Ulibarri euskaltegiko Josu Lartategiren txanda izan dugu atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141022solasjosulartategi.mp3 Deskargatu hemen
Pasa den astelehenean egin zuen, eta egunotan horiek ari dira eztabaidatzen. Horrez gain, Anakoz Amenabar-ek Errekaleor auzoko auzokide batzuk epaitegira joango direla kontatu digu. Kultura proposamen artean, Oihaneder euskararen etxeko ekitaldi berriak, World Press argazki erakusketa, eta Teatro Paraisoren ikuskizun berria komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141022solasanakozamenabar.mp3 Deskargatu hemen
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141021solasasteixa.mp3 Deskargatu hemen
Aurtengo BAD edo Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia bihar hilaren 22an hasiko da hiriko hainbat tokitan. Azaroaren 2a bitartean 34 emanaldi izango dira ikusgai, eta horietariko 2 baino ez euskaraz, Alizia Otxandategik kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141021solasaliziabad.mp3 Deskargatu hemen
Irailaren 1ean hasitako Tosuko kanpaldiak tinko jarraitzen du. Gogoratu, inauguratu gabeko Metroaren geltoki baten ondoan Aparkaleku handi bat eraiki nahi dutela Getxoko Andra Marin, eta gero, hainbat etxebizitza. Kanpaldian dabilenak prest daude neguari aurre egiteko, Xabik azaldu duenez https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141021solasxabitoxu.mp3 Deskargatu hemen
Langileek eta sindikatuek prentsaren bitartez enteratu dira: Jaurlaritzak Enplegu Eskaintza egingo duela Hezkuntzan, inolako datu gehiagorik eman gabe. EILAS sindikatuko Ana Perezen ustez, Cristina Uriarteren iragarkia hauteskunde-propaganda izan daiteke, sindikatuak egoerarekin oso kezkatuta daudela gaineratuz. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141021anaperez.mp3 Deskargatu hemen
… fresko-freskoak. Hasteko, Pantzo Irigaraik Ziburuko Ikastolaren afera azaldu du. Gero, Iparraldeak zer instituzio behar duen komentatu du, eta bukatzeko, pasa den asteburuko Xilaba Bertsulari Txapelketa. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141021solaspantzo.mp3 Deskargatu hemen
Imanol Epelderekin ‘Etxepare rap’ ikuskizunaz aritu gara. Euskal literaturako hainbat klasiko zahar eta moderno rap abesti bihurtu ditu eta antzerkiaz eta ikusentzunezkoaz baliatuz iksukizuna osatu du. Euskal literatura jendeari ezagutarazi nahi du modu ezberdin batean. Ostegunean urriak 23an Okela sormen lantegian izango da eta aitzakia baliatuata Okela sormen lantegiara bisita […]
