Asteburuan izandakoari errepasoa eginez hasi da Kafe Antzokiko programatzaile Mikel Urbeltz, ondoren, aste honetan zer izango dugun kontatzeko: bihar Zine txokoa (Munduaren bira doan filma) eta Urbeltzen Dantza Ganbara, ostegunean Boo Boo Davis, ostiralean El_Txef_A Band Experience, eta Stereorocks, larunbatean Loquillo, eta igandean umeentzako Udaberri Jaia. Datorren astean ere, denetarik: […]

Deustuko Prest! aldizkariaren zenbaki berria aztertu dugu, martxoari dagokiona, eta azalean Leire Arroyo Deustuko Jai Batzordeko kidea. Erreportajean “Deustuko etxetxo bat” dugu, eta Barkua bete berba-n Ondalan konpainiaren bi erraldoi berriak. Horiekin batera, Lur Malleak kontatu digunez, Antzerki Arinaren 3. edizioa, “Gurera etorriak”, “Behin batean” eta “Inkesta” atalak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150414solaslurmallea.mp3 Deskargatu […]

Hiri asko bere baitan proiektua Bilbo du ardatz, ikusi irakurri eta entzun daitekeena. Ikus-entzunezko emanaldiak zuzeneko musika, bakarrizketa , errezitaldi, bideo eta argazki proiekzioak nahasten dituzte. Metrokoadroka kolektiboak ‘Su izan nahi‘ antzezlana aurkeztuko du larunbatean. Hotzak dauden bost lagunen istorioa dakartzate oholtzara. Hildakoak, senideak, maskotak. Oier Guillanekin solasea aritu gara. […]

Apirilaren 14 batean izan zen, ofizialki Espainiako bigarren errepublikaren aldarrikapena, baina Eibar aurreratu zen eta egun bat lehenago aldarrikatu zuten. Josu Txuekak, datu historikoetatik harago, arteko eta gaurko egoerak aztertu ditu, Euskal Herriko herri nagusietan errepublikazaleek, abertzaleek, karlistek eta beste batzuek zuten indar erlazioaz hainbat jakingarri emanez. Bere ustez, hiritarrok […]

Abiadura Handiko Trenaren egitasmoarentzat ez dira berri onak frantziar estatutik datozenak: Madrildik, Europatik… Gero eta jende gehiagok zalantzan jartzen du, besteak beste, Euskal “Y” egitasmoa. Josu Larrinagak azken bolada honetako berri horiek aztertu ditu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150413solaslarrinaga.mp3 Deskargatu hemen

Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak hainbeste disko berritatik gaurko eta atzoko grabazio batzuk ekarri dizkigu, besteak beste, Bettye Lavette, Joan Baez, Neil Young, Van Morrison, Jim James eta The Valentinosenak. Bigarrenean, aldiz, Bob Dylanen “Shadows in the night” CD berria jarri digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/150401soinugela.mp3  Deskargatu hemen