Gaur betetzen dira hiru urte Ertzaintzaren pilotakada batek Iñigo Cabacas gaztea hil zuenetik. Epaiketa, aldiz, instrukzio fasean dago, hots, oso-oso astiro doa. Gertaeraz, auziaren egoeraz eta datozen ekitaldiez hitz egiteko, gurekin Jone Goirizelaia abokatua, Koldo Gutierrez Iñigoren laguna, eta Iker Hernandez “Iñigo gogoan” herri-ekimeko kidea izan dira. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150409solasjoneiker.mp3  Dekargatu hemen

Martxoaren 26an onartu zuten Espainiako kongresuan eta laster jarriko dute indarrean Herritarren Segurtasunerako Legea, askok Mozal legea deitzen diotena. Lege horren desmasien aurrean, zenbait plataforma eratu dira han-hemenka: Bizkaiko Herritarren kriminalizazioaren aurkako Plataformako Paul Laka bozeramalearekin hitz egin dugu, plataformaren zergatiez eta helburuez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150408paullaka.mp3  Deskargatu hemen

Argia astekariko Unai Brea erredaktoreak Bilbao Ria 2000 elkartearen krisia aztertu du gurekin. “Azken hatsa ematear den ereduaren argi-itzalak” erreportajea idatzi berri du Bilboko eraldaketan eragin handia izan duen sozietate horren historia eta gaurko egoera aztertzen. Herri administrazio eta enpresa publiko askoren artean (erdia Espainiakoak dira eta beste erdia, Jaurlaritza, Bizkaiko […]

Zabalduta dago sexu harremanetan derrigorrez orgasmora heldu behar omen direla partaideak, kontrakoak arazoak sortzen dituelako. Gaurkoan, Igor Erauzkin sexologoak gai honen inguruan hitz egin digu, orgasmoaren definiziotik abiatuta, eta honen inguruan gazte zein helduen artean dauden topiko batzuk aztertu ditugu ondoren. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150407solasigorerauzkin.mp3  Deskargatu hemen

Pensiodunak Martxan taldeko kide Mikel Argiñarenak kontatu digunez, afera martxoaren 5ean hasi zen, aipatu egunkariak BBVAko Pentsio Zuzendariak argitaratutako adierazpen batzuekin. Bertan, etorkizun iragarpena egiten zuen David Carrascok, banku horretako pentsioen zuzendariak. Pentsio murritzagoak eta jubilazio data atzeratuko dela adierazi zuen Carrascok, eta konponbidea norbanakoek, ahal dutenek bederen, pentsio plan […]

…Via Cruzisetatik aparte ibili nahi duzuela? Bada, zatozte gurekin! Iruñeko karriketan barna euskararen ibilbidea proposatu digute Agus, Agur, Iosu eta Apolok. Postrerako errezeta goxoarekin batera, Piztiak taldearen “U” izeneko azken diskoaren doinuak ere entzungai dituzu lagun; Iñaki Irasizabalen azken liburua, “Aita Gurea”, pazko asterako gomendioen artean, eta azkenik, igandean ospatuko […]

… bitartez jarraipen zehatza egin dio Nafarroako Bertsolari Txapelketari, Apolo Elizondora hurbildu… eta Iosuk, zer? Bada, zoratu egin gaitu, sarritan bezala! Beno, gaurkoan Nafarroako txapelketako finalari erreparatu diogu, eta zenbait ale dakarzkizuegu guztion belarrien gozatzeko. Zorionak Julio! Eta biba zuek, gainontzeko zazpi zezenzko, Nafarroako bertsolaritza goi mailan jarri duzuelako! Ah!, […]

Kanpoa eta barrua kategoria erlatiboak dira, elkar behar dutenak. Heterodefinituak. Kontingenteak. Beste zerbaitekiko da zerbait kanpoko edo barruko, edo, bestela esanda, kanpotik definitzen dugu barrua, eta barrutik kanpoa. Zinemak, begirada izanik adierazpidearen ardatz behinena, etengabeko jokoa izan du kanpo-barruekin. Begiratua eta begiratzen duena. Pantailaratua eta ikuslea. Mugak argi, lerroa sendo. […]

Igande goizean heldu zen Korrika Bilbora, 7:30ean sartu zen botxora eta, bost orduz batera eta bestera ibili ostean, San Nikolas aurrean ezarritako helmugara heldu zen. Lasterketa honen azken hiru orduak jarraitu genituen elkarlanean antolatutako irrati emankizunean: iragarri genuen moduan, Bizkaia Irratia, Bilbo Hiria irratia eta 97 irratia aritu ginen, giro ederrean,  […]