Bukatu da, bukatu da… bukatu da, akabo…! Bai, bukatu da Bizkaiko Bertsolari txapelketaren udaberriko fasea, Getxon bukatu ere. Eta gure POTTO irratsaioan izan dugu horren notiziarik; Getxon bertan izan gara bertako saioan izandako bertso alerik preziatuenez gozatzen. Bertan Malen Amenabar izan zen garaile, eta, honenbestez, erabakita geratu da Udagoieneko fasean […]

Prekarietatea arazo sozial larria dela, langile guztien arazoa dela eta ekintza sindikala eraberritu behar dela nabarmendu du gurean Ainhoa Etxaidek, sindikatuko idazkari nagusiak. “Prekarietatearen kontrako borrokan jauzi bat emango dugu. Prekarietatearen milaka aurpegi agerian jarriz, alternatibak aldarrikatu eta borrokatzera goaz”; helburu horrekin datorren maiatzaren 28an LAB sindikatuak mobilizazio nazionala egingo […]