Bilboko Euskal museoan, Gure Hizkuntza Gure Oholtza jardunaldiak egin ziren, Bilboeszenak eta Bilboko udaleko kultura sailak antolatua. Antzerkiaren eta hizkuntzaren gaineko gogoeta. Bertan antzerki munduko sortzaileak , aktoreak, idazleak, zuzendariak, irakasleak eta ikasleak elkartu ziren, baita euskalgintza, bertsolaritza eta itzulpengintzan aritutakoak. Mintzaira eta teatroaren arteko korapiloak milaka dira, eta hortaz […]
Eguna: 2016-05-31
Ezkerraldeko eta Meatzaldeko hainbat emakume taldek “EMAKUMEOK BADITUGU ARRAZOI OSASUNTSUAK KEXATZEKO” kanpaina jarri dute abian. Osakidetzan ez direlako aldizkako berrikusketa ginekologikorik sintomarik gabeko pazienteentzat egiten. Erabaki honek emakumeon osasunarekiko kezka larri eta sakona sorrarazten du, murrizketa sozialak gero eta bortitzagoak diren honetan, osasun arloan batez ere. Barakaldoko Argitan emakumeen zentrora […]
Txanda bakoitzean lau orduko lanuzteak egingo dituzte Bizkaibuseko beharginek Durangaldean eta Txorierrin, iturri sindikalek gogorarazi dutenez. Azkenaldian hiru orduko lanuzteak egin dituzte txanda bakoitzean.Hala, ostiralera arte, 07:00etatik 11:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egingo dituzte lanuzteak autobusetako langileek. ELA Sindikatuaren arabera onartezina da Bizkaiko aldundiak hartu duen jarrera. ELA sindikatua, aurre-akordiotik kanpo […]
Guztiok jakitun gara erretzeak zein kalte eragiten duen eta tabakismoaren arriskuak erakusten dituzten azterketa berriak kaleratzen dira egunero, eta gisa honetako berriak ezagutzen ditugu. Tabakoaren kontsumoak urtero 4 milioi heriotza eragiten ditu mundu osoan. Nerabezaroan erretzen hasi eta maiztasunez erretzen jarraitzen duten erretzaileek tabakoaren ondorioz hiltzeko % 50eko aukera dute. […]
Iñaki Lasagabaster legelariarekin egin dugu berba gaurko Hizpidea magazinean, Sare Euskal Preso, Iheslari eta Deportatuen Eskubideen aldeko Sare Herritarraren kiden alderditik. Lehenbizi, Sare plataformaren osaeraz jardun du Iñakik. Sare barruan joera eta pentsaera askotako jendea biltzen dela adierazi digu berak. Gero, giza eskubideak herri baten demokraziaren kalitatea neurtzeko baliabide ezin […]
