Ane Zabala bilbotar kazetari ezaguna Bilbo Hiria irratian hasi da lanean. Xabier Lauzurika eta Mieltxo Monforten ezusteko heriotza tristeak gure irratiaren lantaldea berritzera behartu gaitu ezinbestean eta Ane Zabalak, hein batean, hutsune hori betetzen lagunduko digu gaurgero. Ibaizabal magazinean, ongietorri ofiziala emateaz gain, entrebista bat egin diogu berari, gure entzuleek […]

Apirilaren azken egunetan langabeziak Estatuan eman dituen datuen berri jakin dugula eta, Jon Bernat Zubiri ekonomialariak datu horiek guztiak hartu eta estatistiken irakurketa kritiko bat egin du gaurko bere kolaborazioan. Argi utzi nahi izan du politikariek gehienetan beren alderako eta onerako erabiltzen dituztela datuak, uneren batean positiboak gertatzen direnean, batik […]