Asteburu honetarako proposamen berezia HERRI URRATS. Ibilbidea egitera Garobel mendilerrorantz abiatuko gara, Txarlazogainara hain zuzen (Urduña). Horrekin batera, betiko lez, errezeta (zaizuriak pikillo piper eta hegaluzearekin), liburua (Onintze Goitizen “Amaia udalekuetan”), diskoa (Niña Coyote eta Chico Tornado) eta agenda jorratuko ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/zereingouasteburuan/160507_zeingou.mp3 Deskargatu hemen
Eguna: 2016-05-06
Gaur Karramarroi oso pozik heldu da irratira, burua erabiliz, bera baino indartsuago den klaseko bati aurre egin diolako… Jakin nahi duzue zer gertatu zaion? Bada, entzun dezagun gaurko irratisaioa! https://bilbohiria.com/docs2/2016/gaurezdagoeskolarik/160507gaurezdagoeskolarik-martintxikietajentilak.mp3 Deskargatu hemen
Goiburukoa ez da gai bakarra izan, baina bai garratzitsuena Mikel Bujanda Euskalerria irratiko esatariak, astero legez, Iruñetik egin digun kronikan. Izan ere, Madrilgo gobernuaren aginduz ETBk Nafarroan zituen hedagailuak itzali ditzute eta horren ondorioz Nafarroako euskaldunek protesta egin dute UPNko egoitza aurrean. Jarraian, ekainaren 27ko hauteskundeak direla eta Nafarroa garaian […]
Donostian kokatua dagoen BCBL Basque Center On Cognition, Brain and Language erakundeak IWORDD izeneko biltzarra antolatu du dislexiaz. Nazioarteko biltzar hau maiatzaren 5etik 7ra bitartean egingo da eta bertara bilduko diren adituek dislexiaren arloan azken aspaldion egin diren aurrerapen nabarmenenak gertutik ezagutzeko parada izango dute. Hala ere, ez dira haiek […]
Kataluniako egoera-sozio-ekonomikoaren berri ekartzen digu hamabostean behin Aritz Galarraga kazetariak. Oraingoan bi gai jorratu ditu, nagusiki: alde batetik, Espainiako eta Kataluniako legeen arteko talka etengabea eta, bestetik, bertan Espainiako hauteskunde orokor errepikatuak direla bizi duten giroa. Lehen gaiari dagokionez, Aritzek azpimarratu du Espainiako Autzitegi Konstituzionalak berez eta berariaz deuseztatzen duela […]
