Urte sasoi batzuetan —urte berriarekin batera edo laster uda datorrela eta—, ohikoa izaten da nork bere buruari hobeto egoteko eta sentitzeko proposamenak egitea. Zerrenda horretan argaltzearena maizenik agertzen direnetako bat da, noski. Jon Irazusta fisiologoarekin izan dugun elkarrizketa honetan ariketa fisikoak gure osasunean daukan eragin zuzena aztertuko dugu eta, horrezaz […]
Eguna: 2016-05-12
Entzun gura dituzu Mursego, Zaloa Urain(Kokein) eta Miren Narbaiza(Napoka Iria) Anariren “Habiak” jotzen? Hori eta… Petti Vs Gu Ta Gutarrak, Berri Txarrak Vs Mikel Laboa, Txuma Murugarren Vs Lou Reed, Atom Rhumba, Delirium Tremens….Biniloan, BAP!! pintxatuko dugu! Egurre! https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/160512artayorran.mp3 Deskargatu hemen
Gaurkoan Rafa Ruedak Kometa taldearen musika ekarri digu saioara. Bigarren lana argitaratu berri du taldeak ‘Grabitatea’ deiturikoa. Vianan kokatzen da taldea eta esku artean bigarren lana dute, Darklands diskoetxearen izenean argitaratutakoa. Zuzenean aritutakoak dira jaialdi handietan, aurreko urtean Bime jaialdian izan ziren eta udan Mundakako festibalean arituko dira. Hamar kantu […]
Deustualdeko Prest aldizkariaren zenbaki berriaren berri eman digu Lur Malleak. Azalean Olatz Iglesias Mujika da protagonista. Txikitatik sakabanaketa pairatu duen Olatz Iglesias Mujika Deustuarrak euskal presoei urtetan ezarritako dispertsio politikak senide eta lagunei eragindako ondoriootaz hitz egin dio Prest aldizkariari. Bestetik Bilboko aberastasun kulturalaren berri eman dute erreportajearen tartean, Maria Ruiz […]
Hainbat kolektibok bultzaturik eta babesturik, maiatzaren 20, 21 eta 22an Txirrinka izeneko ekimena izango da. Asteburu horretan Arabatik, Bizkaitik, Lapurditik eta Nafarroa Garaitik lau txirrindulari tropel handi aterako dira eta denak Bergaran bildu, bertan baita AHT delakoaren lotunea. Bertara bilduko diren herritar guztiek lurrari kalte egiten dioten egitasmo erraldoi guztien […]
