Sineskeriak albo batera utzi eta katu beltza jarri dute ACT jaialdiaren 13garren edizioko kartelean.  Ekainaren 1etik 4ra egingo da Bizkaiko Antzerki Ikastegiak (BAI) antolatutako ACT Lan Laburren Antzerkialdiaren 13. edizioa, Bilboko Kafe Antzokian, Guggenheim Bilbao Museoan eta Barakaldo Antzokian. Antolatzaileek iragarri dutenez, lau egun horietan mundu osotik etorritako 70 artisten […]

Urte bete pasa Nafarroan hauteskundeak izan zirela, hauteskunde horien emaitzen ondoren etorri da aldaketaren gobernua deitu dena. Azken egunetan Iruñea herrian esandakoen laburpena egin digu Mikel Bujanda Euskalerria irratiko laguna. Bide eman euskarari, euskaraz bizi nahi dugu leloarekin ekainaren 4an Iruñean egingo den manifestazioaz  ere hitz egin digu Mikel Bujandak. […]

Rafa Ruedak gaurko Borja  Estankonaren ibilbide musikala errepasatu du, eta azken lana Ardatza deiturikoa entzungai jarri digu. Bakarlari giza hasi aurretik hiru taldetan ibilitakoa da Borja Estankona, tartean Arean taldearekin, rock folk instrumentala landu zuen. Bakarlari giza hiru lan plazaratu ditu, azkena 2015ean, Ardatza deiturikoa. Bertan rocka da nagusi naiz […]

Berton aldizkariaren zenbaki berria jaso berri dugu, bertan elkarrizketa nagusia Maria Jesus Saenz Ramosi egin diote, 12 urte pasa dira bere semea Sabin Llona Amerikako Estatu Batuetan desagertu zela. Urte luze hauetan  bizi izandakoa kontatu die, Hodei Egiluzen kasuak indarra eman diela bilaketa lanetan jarraitzeko. Erreportajea metroko 3. linearen inguruan […]

Musika Bulegoak egiten ari den lanaren berri emango du datozen egunetan, gaurtik  aurrera egingo diren lau informazio topaketaren bidez. Euskal Herriko Musika Bulegoa duela urte bat sortu zen, musika sektoreko eragileak batzeko eta gure musika sustatuko duten ekintza eta proiektuak garatzeko asmoz. Myriam Mirandak eman dizkigu xehetasun guztiak. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160530_myrian_miranda.mp3 Deskargatu […]