Entzun dozu Kalakan Madonnagaz zuzenean? Gaur, Willis Drummond Vs Hertzainak, Seiurte Vs Su Ta Gar, Anje Duhalde Vs George Brassens, Igelaren Banda Vs Mikel Laboa, Ruper Ordorika Vs Kortatu…Egurre! https://bilbohiria.com/docs2/2016/artayorran/160519artayorran.mp3 Deskargatu hemen
Eguna: 2016-05-19
Perlak taldea 2013 hasieran sortu zen Zarautzen. Lehenengo lana Mungiako Gaua estudioan grabatu zuten, zazpi abestirekin. Post-punkaren gordintasuna eta iluntasuna dute abesti batzuek, eta kutsu alaiagoa besteek. Egunotan bigarren lana aurkezten dabiltza ‘ Itzaletatik ’ deiturikoa. Larunbatean aurkeztuko dute zuzenean diskoa. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160519_rafa_perlak.mp3 Deskargatu hemen
Britainiarrek smog esaten diote, euskaldunok ke lainoa, eta bilbotar txireneek txapela. Baina, izena gorabehera, gauza bera da hizkuntza eta toki guztietan: gehiegizko industria eta zirkulazioaren ondorioz, hiri batean kalitate kaskarreko airea arnastea. Euskal Herri barruan Bilboaldea da, zalantzarik gabe, airearen kutsadura arazo larrienak dituena, bertan milioi bat biztanle inguru bizi […]
Joseba Barandiaranen bisitarekin batera, POTTO irratsaioan Arrigorriagako saioaren nondik norakoak aletu ditugu, bertsoa eta prosa uztartuta; bertan Joseba Artza izan zen garaile. Bertso-notiziak ere helarazi ditugu eta, zelan ez, agenda-proposamena ere bai! Beraz, aitzakiarik ez, bertsozale! https://bilbohiria.com/docs2/2016/potto/160518potto.mp3 Deskargatu hemen
Regueifa izeneko kopla inprobisatuak Galiziako ohitura dira, Euskal Herriko bertsolaritzaren antzekoak. Bertsoak eta regueifak uztartzeko asmoz, trukea egin dute Arratiako BHI institutuko eta Galiziako ikastetxe bitako ikasleek maiatzean. Lehenengo Galizian izan ziren eta aste honetan bertan izan dira. Bertsoaren eta regueifaren arteko antzekotasunak eta aldeak ezagutuko ditugu eta hizkuntzen biziberritzean […]
