Badakizu “Mariñelaren zai” kanta (Sorotan Bele) ” Wily O´Willbury” herri-kanta eskoziarra dela? Gaur gurean, bertsioak :Gorka Urbizu Vs Lou Reed; Zea Mays Vs Mikel Laboa; Mikel Errazkin & Ane Irazu Vs R.Ordorika; PiLT Vs Oskorri; Su Ta Gar Vs Mikel Laboa; biniloaren atalean, Adela Ibaberen istorioa ezagutuko dugu Oskorrirekin. Egurreee!! […]
Eguna: 2016-05-05
Gizartearen sentsibilizazioa lantzeko estrategia bat da Zurrumurruen Aurkako Sarea, arrazismoaren eta xenofobiaren prebentzioan lan egingo duena. Hainbat udal, erakunde publiko eta eragile sozialek bultzatu dute. Elkarte ugariren lana saretu eta praktika positiboak lantzeko, zurrumurrurikez.eus webgunea eta sare sozialak jarri dituzte martxan. Sareko kide Anaitze Agirre izan da gurean. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160505_anaitze_agiurre.mp3 […]
Rafa Ruedak disko baten gomendio egin digu, gaurkoan Javier Muguruzaren azken lanaz berba egin digu, Toneti anaiak deiturikoa. Abenduan plazaratu zuen, azken lanetan ohiko izan duen moduan oraingoan ere Mikel Azpirozen pianoaren melodiak lagun izan ditu, bere bakarkako ibilbidearen 14. lana da. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160505_rafarueda-jabiermuguruza_tonetianaiak.mp3 Deskargatu hemen
Adituek diotenaren arabera, itsasoko olatuena etorkizun handiko energia mota dugu eta datozen urteetan garapen nabaria izango du, teknologiak horretarako bidea ematen duenean. Ildo horretatik, hain zuzen ere, EHUko EOLO ikerkuntza taldeak itsasoko olatuen indarra aurreikusteko eredu interesgarri bat asmatu du. Gabriel Ibarra EOLO ikerkuntza taldearen arduraduna da eta saio honetan […]
