Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan igandean egingo diren hauteskunde autonomikoen testuinguruan aurkeztu ditu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoan hizkuntza politika garatzeko hamahiru proposamen. Euskararen legeak 34 urte bete dituelarik, epeak jartzeko garaia heldu dela ohartarazi die alderdiei. Hamahiru proposamenen artean, honako hauek daude; euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa, helduei doako euskalduntzea bermatuz. Administrazioaren euskalduntzea […]

Gaurkoan Soinugelari hasiera emateko aukeratu dugun  urrezko kantua, “The English Patient”filmaren soinu bandan ezagutu genuen Márta Sebestyén-en sehaska kantu  bat izan da. Jarraian, Allen Toussaint, Javier Ruibal+Kiko Veneno (live), Elvis+Scotty Moore, Motos, Van Morrison, Ruper Ordorika, Jamaikako Lord Tanamo, Jack White eta Rolling Stones entzuteko parada izan dugu, beste zenbait […]

2014an Genevan eta 2015an Madrilen egin ziren topaketei jarraipena emango diete Bilbon, aste bukaera honetan, Nazioarteko III. Topaketa Ekosozialisten bitartez. Egungo erronka ekosozialen aurrean, alternatibak eraikitzeko xedearekin, behin behinean, 160 atxikimendu lortu ditu Bilboko ekimenak eta, 300 lagunek ziurtatu dute jada parte-hartzea. Topaketak ezagutzeko Marije Etxebarria Steilas sindikatuko kidea izan da […]

Ikusmin handia sortzen dute beti The Jayhawks amerikar taldeak noizean behin Kafe Antzokian egiten dituen kontzertuak. Horregatik, espero zen moduan, sarrerak agortu dira larunbatean Bilbon eskainiko duten emanaldirako. Hala ere, bi sarrera ditugu Bilbo Hirian gure entzule bati emateko. Horretarako galdera erraz bat erantun beharko duzue: Nola du izena Pedro […]

Eraikinez inguraturik bizi garenez argi dago eraikuntza hauek gure bizitzan, pentsamenduan, izaeran eta harremanetan duten garrantzia kontutan izan behar dugula. Arkitektura bera arte eder bat izateaz gain,  funtzio bat bete behar du. Azken finean, ez dugu ahaztu behar arkitektura gure gizarte eta bizitzetan oso garrantzitsua dela; eraikinetan bizi gara, askok […]

Zientziarekiko interesa pizteko komunikazioa ezinbesteko tresna da eta lan horretan bidelagunak aurkitzea eta askotariko esparruak uztartzea beharrezkoa. Uztarketa horren fruitua da irailaren 24an, Bilboko Bizkaia Aretoan izango den ekitaldia: “Jakinduriek mundue erreko dau 2016” #bertsozientzia emanaldia. Kike Amonarrizek gidatuko duen “Jakinduriek mundue erreko dau 2016” saioan, hiru bertsolari eta lau […]

Zalantzaz beterik hasi da ikasturte berria. Hauteskundeak datozela argi mintzatu dira Hezkuntza plataformen topagunetik ‘Eusko Jaularitzak LOMCE aplikatzen ari da Heziberri aitzakian’. Datorren urtea hezkuntza akordioen aroa izan behar duela aldarrikatu dute. Alderdi politikoei argi eskatu diete LOMCEren aurka egitea. LOMCEri planto egiten jarraituko dute eta Urriaren 22an jardunaldiak antolatu […]

Gaurkoan bi gonbidatu izan ditugu saioan. Lehenengo Iker Lauroba musikari donostiarraren bisita izan dugu. Urtebete da Zeru Tolesgarria diskoa kaleratu zuela, mimo handiz eginiko lana izan zen. Fredi Pelaezekin grabatu zuen, 20 musikarik baino gehiagok parte hartu zuten. Harkaitz Canoren hitzak dituzte kantak, izan ere, idazlearen eta kantariaren arteko elkarlan estuaren […]

Manifestazioa deitu dute gaur goizerako Lab eta Ela sindikatuek.3.000 ordezkari baino gehiago bildu dituzte ELAk eta LABek Lehendakaritzaren aurrean. Gehiengo sindikalak salatu du uda aurretik akordio “antidemokratikoa” egin zutela negoziazio kolektiboaren inguruan Jaurlaritzak, Confebask patronalak, eta CCOO eta UGT sindikatuek. Goizean goiz Hizpidean izan da Txiki Muñoz, haserre agertu da […]