Negu gorrian egonagatik, Bilbo Hiria irratiko estudioan uda beroa da nagusi, eta POTTO saioan ere aro horretarako saltoa egin dugu. Irailaren 1ean, Plentziako Antolin Deuna jaietako bertso-jaialdi mundiala izan dugu gozagarri. Lau maisu handi taulagainean, beste inon topatu ezingo duzuen dokumentua! Jon Maia, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Igor Elortza […]

Latinoamerikara begira jarri gara Fakun Aznarez kazetariarekin batera.  Lehengo Bolivia izan dugu hizpide. Aro berriak Bolivian ekarritako aztertu dugu. 1990eko hamarkadako neoliberalismo hegemonikoa aldatzeko premiak sortu zuen aroa izan da, deskontentu sozial izugarria zegoen, zapalkuntza, langabezi izugarria, pobrezia erabatekoa… Hamarkada horietan pobreziak %25 egin zuen gora, aldaketak  hazkunde ekonomikoa eta […]

Bizkaiko zahar etxetako langileak lan gatazka luze batean murgilduta daude, Bizkaiko zahar etxeetan egoiliar dauden pertsonen senitartekoek  Babestu elkartea eratu berri dute. Adinekoei ematen zaien arretaren kalitateari buruzko gogoeta berehala martxan jartzeko eskatu dute .Prozesu horretan beharginen lan baldintzak hobetzeko ere eskatu dute. Enpresen eta langileen arteko gatazkaz harago, senideei […]