Gaurkoa Rafa Ruedak Iker Lauroba kantariaren lan berriaren aurrerapen kantua ekarri digu. Hamaika proiektutan murgilduta dabil musikari donostiarra. 2014an kaleratu zuen bere bakarkako lehen lana, Zeru tolesgarria” deiturikoa. Orain bigarrena izango denaren grabaketan murgilduta dabil eta dagoeneko kantu bat entzun ahal izan dugu, “Azken dantza bat” deiturikoa. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170127-rafarueda.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2017-01-27
Nafarroako kronikan Mikel Bujanda kazetariak hiru gai aipatu ditu. Batetik Langabezi datuak oposizioan izan duen erreakzioak ekarri dizkigu, isiltasuna izan da nagusi. Bestetik Nafarroako Gobernuak 2016 2019 aldirako Euskararen lehenengo plan estrategikoa onartzen duen Akordioa lortu du , plan hori ezarrita, Gobernuak erantzun egokia eman nahi dio herritarrek euskara ezagutzeko […]
Langabeziaren datuak aztertuko ditugu, titular handiak irakurri ditugu egun hauetan, azken hiru hilekoan, 14500 langabe zerrendatik atera dira, eta 192.000 daude Euskal Herrian, Gaindegiak kalkulatu duenez, %11,45eko tasa. Imanol Esnaola izan da gurean. Azken hiru hilekoan langabetu gordinek nabarmen egin dute behera INEren arabera, horrek ez du esan nahi lanik […]
Aste honetako Argia astekariko azalean Joxe Elorrieta agertzen zaigu, ELAko idazkari ohiari eginiko elkarrizketa nabarmendu du Lander Arbelaitz erredaktoreak. Munduko zortzi pertsona aberatsenek 3.600 milioi pertsona txiroenek beste dutela jakitera eman du Oxfamek. Errealitate horri bete-betean erantzuten dion liburua argitaratu berri du Joxe Elorrietak. Bestetik Miren Odriozola internazionalistari eginiko elkarrizketa […]
Saio honetan denetarik pixkat. Angel Olsen eta Edith Frost songwriterrekin hasi eta Childish Gambinoren proposamenarekin bukatuko dugu. Tartean, Kate Tempesten rap britaniarra eta Fat White Family taldearen irreberentzia. On egin! https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170116musibla-002.mp3 Deskargatu hemen.
Pasa den azaroan hil zen behin baino gehiagotan Kafe Antzokian ikusteko parada izan dugun Sharon Jones soul kantari Amerikarra. Hori aitzaki hartuta, 100 days, 100 nights izan da gaurko Soinugelaren ateak irekitzeko aukeratu dugun urrezko kantua. AEBetako soul garaikidearen ikurraren beste zenbait kantu entzun dugu jarraian: – I Learned The […]
