Indarkeria matxistaren aurrean emakumeen mundu martxak hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia dela adieraz dute. Urteak 19 egun bete dituen honetan, 2 emakume erail dituzte Euskal Herrian eta 2 urteko neska donostiarra larriki zauritu du aitak Valentzian. Gutxienez zortzi eraso salatu dira. Urte berria izan arren indarkeria matxistak gogor kolpatzen jarraitzen duela […]
Eguna: 2017-01-19
Oraingo honetan Zientzialari saioan kostalderaino joango gara flyschak ondo ezagutzera. Kostaldean begi bistan azaltzen zaizkigun haitz geruza horietan Lurraren historiaz inon aurki daitekeen egutegirik zehatzenetako bat aurkitzen da eta Estibaliz Apellanizek flyschek barruan gordetzen dituzten sekretuak azalera ateratzen lagunduko digu (argazkia: Roberto Latxaga). https://bilbohiria.com/docs2/2016/zientzialari/161226_z39_flyschak_estibaliz_apellaniz.mp3 Deskargatu hemen. Estibaliz Apellaniz Ingunza geologian […]
Euskal kultura euskaraz baino ez da posible ala espainieraz eta frantsesez ere bai? Galdera horretatik abiatu zuen tesia Ibai Iztuetak, ondoren “Cultura vasca vs. euskal kultura” saiakera liburua plazaratu zuen. Euskal Kulturgintzaren transmisioa gradu ondoan izan da eta bertan eginiko elkarrizketa duzue bertan entzungai. Askotan entzundako zalantza jarri du mahai […]
25 urte bete ditu 2016an Rekalde aretoak, 1991 urtean zabaldu zituen ateak eta 1000 metro koadroko azalera du. Gaurkoan bertatik bertara aritu gara, Asier Madarieta eta Estizen Esesumagarekin batera. Atzera begira jarri eta aretoak egindako ibilbidearen errepasoa egiteaz gain, gaur egun dituzten erronkez aritu gara. Bestetik, egunotan zabalik dagoen Paleolitoari […]
