Urtarrilaren 2an eta 3an Marikixkur eta hiru hartzak antzezlana eskainiko dute Bilboko BBK aretoan. Ylenia Baglieto eta Iñaki Maruri aktoreekin izan gara, baita Galder Perez zuzendariarekin ere. Marikixkur neskato bihurria eta alaia da; eta urre koloreko ile kizkurra du. Igande batean gurasoekin haserretuko da, bere egunerokoa irakurri dutela uste duelako. […]
Eguna: 2017-01-02
Ibilbide luzeko emakumea dugu 1959an sortutako Suzanne Nadine Vega, baina Suzanne Vegak soilik 9 estudioko disko atera ditu argitara bere ibilbide luze horretan. Horietan bigarrena izan zen 1987ko Solitude Standing, eta bertako bi kantuk erdietsi zuten arrakasta handia: Luka eta Tom’s Diner. Gaurko hizpide dugun Luka umeen kontrako tratu txarrak […]
Euskal kulturgintzaren transmisioaren gradu ondoa Ainhoa Agirreazaldegi bertsolaria izan da. Emakume eta bertsolari eta gazte eta bertsolari izatearen inguruan mintzatu da. Egindako ibilbidea aztertu du, emakumeen ahalduntze prozesuaz eta plazan izan duten eta gaur egun daukaten presentziaz ere aritu da. https://bilbohiria.com/docs2/2016/EKT/161123_Ainhoa_Agirrezaldegi_Bertsolaria.mp3 Deskargatu hemen.
