Larunbatean abiatuko dugu Bilbo Hiria auzoz auzo saio berezia, hilean behin Bilboko auzo batetik zuzeneko saioa egingo dugu.  Otxarkoagatik zuzeneko bi orduko saioan hainbat lagun izango ditugu. Otxarkoagako bizilagunak izango ditugu bidaide.  Goizalde Eskaut taldeko kideak izango dira gurean. Otxarkoagako Merkatari elkartea, 1968an sortutako Otxarkoagako familia elkartea, Gazte asanbladako kideak. […]

AGUR, BERTSOZALE! Potto irratsaioaren azkabuko ale honetan Euskal Herrian barnako bidaia proposatzen dizuegu. Oiartzunen izan zen Presoen aldeko bertso-jaialdiaren ariketa batzuk ekarri ditugu; Tolosako Leidor zineman ospatu zen jaialdiaz gozatu; Zeaniko urteroko saioa astindu; eta, bukatzeko, Donostiako Doka Kafe Antzokian jokatu zen Mikel Laboa sariketa komentatu dugu. Azken honetan, Nahia […]

Garoñaren ustiapen baimena 2031ra luzatzeko eztabaidak zenbait aste iraungo du, baina, ezusterik ezean, aldekoa izango da. Araba Garoñarik Gabe plataformako Endika Rodriguez izan da gurean azalpenak ematen, eta argi adierazi du atzean beste zentral nuklearren bizitza luzapena dagoela jokoan. Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak Garoña 2031ra arte irekitzeari baietza emanez gero, Espainiako […]

Hileko lehen larunbatean maiatzaren biko kalean  azoka ospatzen da. Duela 12 urte jarri zuten martxan azoka, bertan arropa, liburuak, vintage objektuak, artisauak denetariko kontuak topatu ahal dira. Azken hilabetetan Bilboko udalaren trabei aurre egiten dabiltza. Horren inguruan mintzatu zaigu Olatz. Bide batez Otsailaren 4ko azokara hurbiltzeko gonbidapena egin digu. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170126-hizpidea-olatz.mp3 […]

1

Gaurkoan IBEX 35 indizea zer den ezagutu dugu Endika Alabort Amundarain ekonomialariaren eskutik. Indizea testuinguru batean sortu zen 1992an , Maastrichteko ituna egin zenean. Politikan paper garrantzitsua jokatzen du eta elite ekonomikoen erremintan da. Krisian jokatu duen papera ere aztertu dugu, estatu mailan eta Euskal Herrian. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170126-hizpidea-endikaalabort.mp3 Deskargatu hemen.

Gizartean askotan jo behar izaten dugu bozetara, gauzak erabakitzeko eta zerbait egiteko pertsona egokienak hautatzeko. Politika litzateke kasurik ohikoena, baina beste arlo askotan ere erabiltzen dira hautatze sistemak. Paradoxa bat badago, hala ere: ezer bozkatu aurretik, kasu bakoitzerako hautatze sistema bera hautatu beharra daukagu. Javier Duandikoetxearen eskutik, hautatze sistema horien […]