Hamabostean behin Hiruka astekariarekin bat egiten dugu eta Uribe kostako albisteen berri ekartzen digu Irantzu Sagarminaga kazetariak. Aste honetan Jone Uria bertsolaria elkarrizketatu dute Hirukan. Bizkaiko bertso txapelketaren hausnarketak irakur ditzakegu bertan, finalean sentitutakoaz. Getxon, Andra Mari auzoan, Ibarbengoa metro-geltokiaren ondoan, hiru solairuko aparkalekua eraikitzeko obrak hasiko dira laster. Eztabaida […]

Orain 80 urte, 1936ko gerran sartuta, Jaurlaritzak euskarazko lehen egunkaria martxan ipini zuen. Erredakzioa Bilbon zegoen eta, horregatik, 1937an faxistek Bilbo hartzean, Eguna desagertu zen. Guztira, sei hileko ibilaldia izan zuen. Gaurkoan Maria Gonzalez Gorosarri ehu.ko irakasleak Eguna egunkariak izan zuen ibilbide laburrean utzitako argazkia ekarri digu. 1937an plazaratu zen […]

1

Azken hamarkadan argiaren prezioak gora egin du, ia %70 garestitu da faktura, kontsumitzaileen elkarteak egindako azterketa baten arabera. 2006an, 336 kilowatteko kontsumoa eta 4,4ko potentzia kontratatuta zuen familia batek 47 euro ordaintzen zituen hilero; egun 80 euro inguru pagatuko ditu. Garestitzen  jarraituko duela diote adituek. Argindarraren eguneroko salneurria bezperan ezartzen dute […]